Azken berriak
atzera ES|EN
Martxoak 26 : "LOS LÍMITES DEL CRECIMIENTO, 30 AÑOS DESPUES" hitzaldi magistrala - DENNIS MEADOWS

Erromako Klubeko Euskal Taldeak (Grupo Vasco del Club de Roma) eta UNESCO Etxeak pozik gonbidatzen zaituzte Dennis Meadows (Montana, AEB, 1942) idazleak eta zientzialariak Los limites del crecimiento, 30 aos despus. La transicin hacia un desarrollo sostenible izenpean emango duen hitzaldi magistralera. Hitzaldian, etorkizunerako balizko zenbait egoera aurkeztuko ditu, eta, iraunkortasunaren ikuspegia jorratuta, zenbait energia-, ekonomia-, biztanleria-, eta ekologia-aldagai aztertuko ditu.

Los limites del crecimiento, 30 aos despus liburuan (Galaxia Gutenberg Crculo de Lectores, 2006), 1972an Erromako Klubak agindutako azterketaren azken eguneratzea jasotzen du. Azterketa horrek eragin handia izan zuen garaiko ekonomia- eta ingurumenpentsamoldean, neurrigabeko hazkundearen arriskuei buruz ohartarazten baitzuen. Balizko egoera haiek lagungarriak izan ziren iraunkortasunari buruz gaur egun erabiltzen ditugun kontzeptuaren eta politiken oinarriak ezartzeko. Orain, egileak balizko egoera horiek eguneratu ditu eta etorkizunerako erronka handiak aurkezten dizkigu.

UNESCO Etxeak eta Erromako Klubeko Euskal Taldeak ekitaldi honek eragindako CO2 isuriak konpentsatuko dituzte, Aldaketa Klimatikoa saihesteko asmoarekin.

SARRERA DOAN

BAIEZTAPENA ESKERTZEN DA

Informazio orokorra:

EGUNA : 2007ko martxoaren 26

TOKIA: Deustuko Unibertsitatea

(Auditorioa)

Unibertsitate etorbidea, 24

Bilbo

ORDUTEGIA: 11:15etan

Informazio gehiago eta izen-emateak:

UNESCO ETXEA

Ingurumen Arloa

Tfna. 94 442 05 33

j.sanz@unescoetxea.org

Antolatzen dute:

Laguntzen du:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco