Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak eta Eusko Jaurlaritzak Ura eta Lankidetza mintegia antolatu dute elkarrekin, URAREN MUNDUKO EGUNA EAEn ospatzeko

Ur eskasiari aurre egitea da 2007ko Uraren Mundu Egunaren goiburua. Uraren Mundu Eguna martxoaren 22an ospatzen da urtero. Aurten, uraren eskasiak munduan gero eta garrantzia handiagoa duela azpimarratu nahi da, eta beharrezkoa dela ur-baliabide urriak elkarlanean kudeatzea modu iraunkor, eragingarri eta bidezkoan, bai nazioartean eta bai maila lokalean.

Aurtengo Uraren Mundu Egunaren gai nagusia NBE-Ura-ko kide guztiek erabaki zuten, Uraren Mundu Astea zela-eta joan den 2006ko abuztuan Stockholmen eginiko bileran. FAO erakundeak, 2007ko Uraren Mundu Eguna ospatzen ari diren NBE-Urarekin elkartutako agentzia eta programa guztien ordezkari gisa, lankidetza-erakunde gisa dihardu lanean.

Euskal Autonomia Erkidegoan asko dira gertakari hau ospatzeko egiten diren ekitaldiak. Donostian, esaterako, hitzaldiak antolatu dira, eta Vitoria-Gasteizko Ura Aurrezteko Oso Planak hiritarrak sentsibilizatzeko eta hezteko jarduerak antolatu ditu.

UNESCO Etxeak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak urtero ospatzen duen mintegia antolatzeko zereginean parte hartuko du. Mintegi hori ura kudeatzen duten erakundeentzat eta EAEko ur-baliabideak kudeatzeko zereginean esku hartzen duten eragileentzat antolatzen da.

Oraingoan, Ura eta Lankidetza: Euskal Herriak Milurtekoko Garapen-Helburuetan eginiko ekarpena izenburupean, Atalerrekako (Hondarribia) araztegiaren ekitaldi-aretoan hartuko dute parte honakoek, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburu Esther Larraagak eta Irungo eta Hondarribiko alkateek sarrerakoa eginda: UNESCO Etxeko ingurumen-arduradun Josu Sanzek, Ura Milurtekoaren garapen-helburuak lortzeko oinarritzat aurkeztuko duena, eta Jaime Morell, Sevillako Uren Partzuergokoa, Uraren inguruko Nazioarteko Lankidetzako Estrategiak xehatuko dituena.

Gainera, tokiko esperientzia gisa aurkeztuko da Txingudiko adibidea. Bertan, izan ere, tokiko GKE batek eta Zerbitzuen Mankomunitateak elkarrekin egin dute lan Cubal Ospitalean (Angolan), uraren eta saneamenduaren inguruko garapenerako lankidetzako proiektu batean.

Informazio gehiago:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco