Azken berriak
atzera ES|EN
Martxoak 22 : "EL DERECHO A LA MEMORIA" liburuaren aurkezpena Ginebran

2007ko martxoaren 22an, osteguna, honako liburu hau aurkeztuko da: "EL DERECHO A LA MEMORIA" Felipe Gmez Isa (zuz.) Nazio Batuen erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluaren 4. batzarraldiaren baitan.

Azkenaldian, hala gure herrialdean nola nazioartean, gero eta interes handiagoa dago biktimei egindako kaltea konpontzearekin lotuta dauden gaiei buruz, bai eta memoriaren garrantziarekin lotutakoei buruz ere, memoriak oso zeregin garrantzitsua baitu egia agerian gera dadin, justizia egin dadin, eta, horrela, benetako adiskidetzea lortzeko oinarriak jar daitezen. Memoria kategoria etiko-filosofikoa, politikoa eta juridikoa bihurtu da, eta horrek behar moral bihurtu du oroitzapena; antidoto bihurtu du, giza eskubiderik oinarrizkoenak urratu zaizkien biktimen aurkako basakeriarako antidoto, eta biktima horiek ez ahazteko antidoto.

Liburu honek diziplina anitzen ikuspuntuak hartuta heldu nahi izan dio, oro har, gai korapilatsu horri: biktimei egindako kaltea konpontzearen eta memoria historikoaren gaiari, hain zuzen. Lehen kapituluan, kaltea konpontzeko eskubidearen nazioarteko egoera aztertzen da; hain zuzen ere, azken urteotan izugarri aurreratu da gai horretan, Nazio Batuaren lanari esker.

Bigarren kapituluan, diziplina anitzen ikuspegitik aztertzen da memoriaren gai konplexua; besteak beste, filosofiaren, etikaren, gizarte-psikologiaren literaturaren eta zinemaren talaiatik begiratuta.

Hirugarren kapituluan, berriz, baztertutako memoriei uzten zaie hitz egiten: besteak beste, emakumeak, herri indigenak, gutxiengo nazionalak eta homosexualak ekarri nahi izan dira, politikoki zuzenak izan ez diren memoriak berreskuratzeko prozesu honetara.

Laugarren kapituluan, egungo eztabaida bati heltzen zaio: Espainiako memoria historikoaren gaiari. Azkenik, kalteak ordaintzeko eta memoria berreskuratzeko prozesu guztietan protagonista direnei egiten zaie lekua: gizarte zibilari, eta, bereziki, biktimei.

Eguna: 2007ko martxoak 22

Lekua: Nazio Batuen Erakundea. Palais des Nations (Geneva, Suitza).

Aretoa: E 3023 (3. solairua)

Ordua: 13:00etan.

Ekitaldi paraleloak buletina (pdf)

Ekitaldiko buru izango dira:

  • D. Felipe Gmez Isa, Liburuaren zuzendaria. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea, Deustuko Unibertsitatean. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea.

  • Da. Mara del Carmen Marn, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Diputatua.

  • D. Jos Luis Gmez del Prado, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoko funtzionario ohia. Mertzenarioak erabiltzeari buruzko NBEren Lantaldeko kidea.

  • D. Mikel Mancisidor, UNESCO Etxeko zuzendaria.

Informazio gehigarria:

Written statement. "El Derecho Humano a la paz" (pdf)

Antolatzen dute:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco