Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria : OZEANOEI BURUZ HITZ EGIN DEZAGUN

UNESCO Etxearen Hezkuntza eta Gaztedia Departamenduak Nazio Batuei eta UNESCOri buruzko kuadernoak bildumaren seigarren gida didaktikoa aurkeztu du, "Ozeanoei buruz hitz egin dezagun - Hablemos de los ocanos-" izenburupean.

Gida hori UNESCOren "Hblame de los ocanos" lanean oinarritzen da, eta, bertan, galdera-erantzunen bidezko joko baten bidez, ozeanoek ingurumeneko orekan duten garrantzia, bertako fauna eta flora, eta natura-baliabideak azaltzen zaizkie ikasleei; guztia, gainera, garapen iraunkorraren ikuspegitik.

Ozeanoei buruzko informazioa ematen den aldi berean, horiek gehiegi ustiatzeak, kontaminatzeak edo urbanizatzeak eta turismo intentsiboa bultzatzeak gure biziraupenean eta etorriko diren belaunaldien biziraupenean dituzten ondorioei buruz kontzientzia piztu nahi du, bai eta ozeanoak babesteko eta zaintzeko beharraz sentsibilizatu ere.

Informazio gehiago:

Ozeanoei buruz hitz egin dezagun (pdf - 1.29MB)

Nazio Batuei eta UNESCOri buruzko koadernoak bilduma

UNESCO eta ozeanoak

UNESCOren Gobernu-arteko Ozeanografia Batzordea (COI)

Tsunamien kontrako alerta-sistema

Artikuluak:

UNESCOren posta berria aldizkaria:

Ozeanoak (2005eko azaroa)

Ozeanoek hondoa jo dute (2004ko abendua)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco