Azken berriak
atzera ES|EN
Martxoak 12 - 17 : Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki Lehiaketa ERAKUSKETA

Aurreko ikasturtean, EAEko bi ikastetxek parte hartu zuten, 35 herrialdetako 30.000 ikaslerekin batera, Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki Lehiaketan.

Lehiaketa hori Catalunyako Historia Museoak eta Europako Kontseiluak antolatzen dute, eta bere helburua da ikasleei gerturatzea haien inguruko ondarea, hura ezagutu, balioetsi eta goza dezaten.

Bilboko Ikastola Artxandapeko Eneko Menchacak eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako Itxaso Artolak egindako argazkiak sarituak izan ziren lehiaketan bi ikastetxe horiek UNESCOra atxikitako ikastetxe-sareko kide dira. Ikasle sarituak Estrasburgora joan ziren, ikasleen nazioarteko topaketa batean parte hartzera, eta Europako Kontseiluaren harrera jasotzeaz gain, nazioarteko diploma bat eskuratu zuten.

Haien argazkiak eta saritutako gainerako argazkiak nazioarteko katalogo batean eta aurkezten dizuegun erakusketa honetan jasotzen dira.

 

InformaZIO OROKORRA:

 

EGUNA :              2007ko martxoaren 12-17

 

TOKIA:                Yhon Jauregia (La Bolsa)

                             Pelota, 10. Alde zaharra. Bilbo

                                

ORDUTEGIA:      Astelehenetik ostiralera: 8:30-21:30

                             Larunbatetan: 9:00-13:30

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

 UNESCO ETXEA

 Hezkuntza Arloa

 

  Tfna. 94 442 05 33 

m.vazquez@unescoetxea.org 

   

 EAEKO ARGAZKI IRASBALEAK:

Itsaso Artola. Arantzazuko Santutegia. Oati. Gipuzkoa

Urretxu-Zumarraga Ikastola (Urretxu)

 

Eneko Menchaca. Alde zaharreko eraikin bat

Santiago Katedralaren arkupetik. Bilbo

Ikastola Artxandape (Bilbo)

Antolatzen dute:                                                                  

Laguntzen du:

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco