Azken berriak
atzera ES|EN
Otsailak 27 : NAZIO BATUEN ERAKUNDEKO GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUARI BURUZKO MAHAI-INGURUA

UNESCO Etxeak datorren otsailaren 27rako, asteartea, mahai-inguru bat antolatu du:  "Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluaren lehen urratsak:  hausnarketa kritikoa". Ekitaldia Bizkaiko Batzar Nagusietako Hitzaldietarako aretoan izango da (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo),  18:30etan.

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak 2006ko martxoaren 27an egin zuen bere azken bilera. Harrez geroztik Giza Eskubideen Kontseiluak hartu du bere gain munduan giza eskubideekiko errespetua bermatzeko eta hedatzeko ardura. Kontseiluaren lehen urtean egin diren bileretan, eztabaida gogorrak izan dira Kontseiluaren beraren funtzionamenduaz. Mahai-inguruan, Giza Eskubideen Kontseiluaren oraina eta aurreikus dakiokeen etorkizuna aztertuko da ikuspuntu kritikoa erabiliz.

Hizlariak:

  • Mahai-ingurua Silvia Escobarrek, Kanpo Harremanetarako eta Lankidetzarako Ministeritzako Giza Eskubide gaietarako Misio Berezian dagoen Enbaxadoreak irekiko du.

  • Carlos Villn Durn, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Garapenerako eta Aplikaziorako Espainiako Elkarteko Presidentea.

  • Felipe Gmez Isa, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Giza Eskubideen Zuzenbideko irakaslea Deustuko Unibertsitatean eta ikertzailea Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuan.

  • Jessica Alqmvist, Ikerketa Politikoen eta Konstituzionalen Zentroko ikertzailea.

  • Marta Mendiola, Bakearen Kultura Eskola, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

 

Informazio orokorra:

EGUNA :              Otsailak 27

 

TOKIA:                Bizkaiko Batzar Nagusiak

                             Hitzalditarako aretoa

                             Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo

                       

ORDUTEGIA:      18:30etan.

BAIEZTAPENA ESKERTZEN DA

Informazio gehiago eta izen-emateak:

 

 KOOPERA ZENTROA

  Rodriguez Arias 41

48011 Bilbo

 

  Tlfn. 94 442 05 33 

Faxa: 94 442 03 59

r.fernandez@unescoetxea.org 

Antolatzen du:                                                                    

Laguntzen dute:

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco