Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria : EL PODER DE LAS IDEAS. CLAVES PARA UNA HISTORIA INTELECTUAL DE LAS NACIONES UNIDAS

UNESCO Etxeak bere azken argitalpena aurkeztu du: El poder de las ideas. Claves para una historia intelectual de las Naciones Unidas (Ideien boterea. Nazio Batuen historia intelektualaren gakoak), Richard Jolly, Louis Emmerij, eta Thomas G. Weiss autoreek egina.

Los libros de la catarata argitaletxeak argitaratu du, bere Ikerkuntza eta eztabaida. UNESCO Etxearen saiakerak atalean; zehazki, Nazio Batuen Historia Intelektualaren Proiektuaren baitan, 2005ean argitaratutako The Power of UN Ideas: Lessons from the First 60 Years lanaren gaztelaniazko bertsioa da.

Liburu honen argitalpenak, banaketak eta aurkezpenak eragindako paper-kontsumoari lotuta, gertatu diren negutegi efektuko gas-emisioak Cero CO2 ekimenaren bidez orekatu dira; izan ere, ekimen horren baitan, garapen garbiko proiektuak kudeatzen dira. Argitalpen honek, beraz, aldaketa klimatikoaren aurkako prebentzioan hartzen du parte.

Bertan, Nazio Batuen hirurogei urteetan, erakunde horrek ideien munduari egindako ekarpena aztertu da, gizakiaren eta horrek beste pertsonekin eta bere inguruarekin dituen harremanen definizio berria osatzen duten kontzeptuak sortu, landu eta sustatzeko egindako lana; besteak beste, honako kontzeptu hauek aipatu behar dira: giza eskubideak, genero-berdintasuna, iraunkortasuna edo giza garapena.

Horrez gain, Nazio Batuen Historia Intelektualaren Proiektuan egindako aurkikuntza garrantzitsuenak ere aurkeztu dira. Proiektu hori 1999an sortu zuten ekimen independente baten gisa, eta horren helburua Nazio Batuen Sistemak gizarte- eta ekonomia-garapenaren eremuan azaldutako ideiak biltzea zen. Zehazki, The City University of New Yorkeko Nazioarteko Ikerketen Ralph bunche Institutuan oinarritu zen.

Liburuan, Shashi Tharoor jaunak argitalpen honetarako bereziki idatzitako hitzaurrea dago. Shashi Tharoor Nazio Batuen Komunikazioko eta Informazio Publikoko idazkariorde nagusia izan zen, bai eta Kofi Annanen agintaldia amaitzean (2006) erakundearen lehendakari-postua betetzeko hautagai ofizial ere; zehazki, bera izan zen bozkatuena Ban Ki Moon egungo idazkari nagusiaren ondoren.

Informazio gehiago:

Nazio Batuen Historia Intelektualaren Proiektua

Cero CO2 ekimena

Los libros de la catarata

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco