Azken berriak
atzera ES|EN
MUNDUKO HIZKUNTZEI BURUZKO TXOSTENA ERRUSIERAZ argitaratua

Kalmukiako Unibertsitateak Munduko Hizkuntzei buruzko txostena errusieraz argitaratu du, Kataluniako Generalitatek, UNESCOCat (Centre UNESCO de Catalunya) eta LINGUAPAX Institutuaren finantziazioarekin.

Dakizuen moduan, Txostena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskaini duen laguntzari esker, urte askotako lanaren emaitza da, eta pasa den ekainean Multilingual Matters editorialak ingelesez, euskaraz, Euskal Herriko Unibertsitateak, frantsesez LHarmattan-ek eta gaztelaniaz, Icariak argitaratu eta gero, oraingo honetan errusierako alea aurkezteko moduan gara.

Txostenaren helburua ahalik eta informazio gehien jasotzea izan da munduko hizkuntzei buruzko datu-basea sortuz, hizkuntza ondareari buruzko diagnosia egin eta egoera soziolinguistikoen analisia egitea. Hori guztia hizkuntza politikarekin zerikusia duten erabakiak hartzerakoan baliagarri izango diren aldagaiak kontuan har daitezen, beti ere galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen errekuperazio edo biziberritzea sustatzeko.

Informazio gehiago:

Urkixo zumardia 60

48011 Bilbo

Tlf: 94 427 64 32

Faxa: 94 427 25 48

e-posta: amarauna@amarauna-languages.com

www.amarauna-languages.com

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco