Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroa : "GARAPEN IRAUNKORRA: GOGOETATIK PRAKTIKARA"

UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzako UNESCO Katedrak eta Landare Biologia eta Ekologia Sailak Garapen Iraunkorra: gogoetatik praktikara ikastaroa, martxoaren 6tik apirilaren 26ra antolatu dute

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza kontzeptua ezagutu eta sakontzeko interesa duten diziplina desberdinetako Unibertsitate ikasleei zuzentzen zaie.

Garapen Iraunkorraren gaia eremu eta maila desberdinetatik landuko da (garapen iraunkor kontzeptuaren definiziotik abiatuta, energia eta aldaketa klimatikoa, iraunkortasunerako zientzia eta teknologia, iraunkortasunerako hezkuntza, iraunkortasun estrategiak, ingurumen parte hartzea eta Agenda 21, besteak beste.

Ikastaroan zehar hainbat jatorritako Unibertsitatea, Instituzio Publikoak, Gobernuaz Kanpoko Erakundeak hizlariek hartuko dute parte, alor ezberdinetatik Garapen Iraunkorrari buruz ikuspuntu zabal eta desberdina eman ahal izateko.

Izen emate epea otsailaren 23 da.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHU-UNESCOren Katedra

Liburutegia eraikina, 5. solairua

48940 Leioa

Tfnoa.: 94 601 32 49

catedra-unesco@ehu.es

www.ehu.es/cdsea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco