Azken berriak
atzera ES|EN
PETER PIOT-EN, UNAIDS PROGRAMAKO ZUZENDARI ERAGILEA, HITZALDIA BILBON

Peter Piot-ek, UNAIDS programako (HIESari buruzko Nazio Batuen baterako Programa) zuzendari eragileak, hitzaldia emango du Bilbon datorren otsailaren 12an: Afrika eta HIESa: justizia erantzun gisa.

Hitzaldia honako erakunde hauek antolatu dute: Guggenheim museoak, UNESCO Etxeak, UNAIDS programak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailek. Mintzaldia Guggenheim museoko "%100 Afrika" erakusketaren inguruan antolatu den hezkuntza-programan kokatuta dago.

Peter Piot (Belgika, 1949) UNAIDS programako Zuzendari Eragilea da 1995ean erakundea sortu zenetik, eta Nazio Batuetako Idazkariorde Nagusia. Piot jauna akademiko eta zientzialaria da. Ibilbide bikaina egin du; hiesa eta garapen bidean dauden herrialdeetako emakumeen osasuna aztertu ditu batik bat.

Bera zuzendari izanda, UNAIDS hiesaren aurkako ekintzen bultzatzaile nagusi bihurtu da. UNAIDS programak Nazio Batuen sistemako hamar erakunde bildu ditu hiesaren aurkako programan, eta, hala, Nazio Batuen erreformaren buru izan da.

Piot doktoreak ebola birusa aurkitu zuen Zairen 1980ko hamarkadan, eta Afrikari laguntzeko hainbat proiektu egin eta zabaldu zituen Burundin, Boli Kostan, Kenyan, Tanzanian eta Zairen, hain zuzen ere. Hiesa Kinshasan (Zaire) proiektua hiesari buruz Afrikan egindako nazioarteko lehen proiektua izan zen, eta kontinente horretan GIBaz kutsatzea zer zen ulertzeko lehen oinarriak eman zizkigun.

Eguna:lunes, 12 de febrero de 2007ko Otsailak 12

Ordua:19:00etan (ordu 1eko iraupena)

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoaren entzungelan

Sarrera doan

Sarrerak museoaren leihatilean daude eskuragarri

Informazio gehiago:

UNESCO:

Dokumentazio errekurtsoak:

NAZIO BATUEN SISTEMA:

Programak

Fondoak

Erakunde espezializatuak

Elkartekideak

Beste loturak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco