Azken berriak
atzera ES|EN
KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO TXOSTENAREN AURKEZPENA

Klima-aldaketari buruzko gobernu arteko taldeko adituak (IPCC) lantzen ari diren ebaluazio-txostenaren emaitzak aurkeztuko dituzte datorren ostiralean, otsailaren 2an, Parisen UNESCOk duen egoitza nagusian.

 Klima-aldaketaren oinarri zientifikoa-ri buruzko txostenetik ateratzen diren ondorio nagusiak tresna bezala erabili behar dituzte etorkizunean politika-arduradunek, egiten dituzten politiketan. Egunotan Parisen lanean dabilen zientzialari-taldeak segurutzat jotzen du gizakiak zerikusia duela klima-aldaketan, eta beraz, erabaki politikoek berebiziko ardura dutela gai horretan.

Klima-aldaketari buruzko gobernu arteko taldeko adituek osatzen dituzten hiru taldeetako bat da hori. Beste bi taldeek, berriz, gai hauek lantzen dituzte: inpaktua, egokitzapenak eta urrakortasuna, alde batetik, eta lurraren beroketa arintzeko mekanismoak, bestetik. Zientzialari horiek hainbat dokumentu landuko dituzte aurten, eta dokumentu horiek guztiek osatuko dute klima-aldaketaren laugarren ebaluazio-txostena.

Munduko Meteorologia Erakundeak (WMO) eta Nazio Batuen Erakundearen Ingurumenerako Programak (UNEP) osatzen dute IPCC. Klima-aldaketari buruzko ezagutza tekniko, zientifiko eta sozio-ekonomiko handiagoa izatea, eta aldaketaren ondorioei eta izan ditzakeen inpaktuei buruz gehiago jakitea da taldearen helburua. Aditu-taldea laugarren ebaluazio-txostena amaitzen ari da, eta 2007an aurkeztuko du.

Txostenak egin ahala, gero eta ziurragoa da gizakiak zerikusia duela Lurraren beroketan. Etorkizuneko leku eta ondorioei buruzko datuak gero eta zehatzagoak dira. Kalkuluak azkeneko txostenekoak (2001eko txostenekoak) baino zehatzagoak dira. Adituek aurreikusi dute Lurreko tenperatura 3 gradu zentigradu igoko dela mende honetan, eta litekeena dela igoera horrek itsasoaren maila 28 eta 43 zentimetro artean igotzea.

Informazio gehiago:

Nazio Batuak:

Europar Batasuna:

Beste batzuk:

 

Bibliografia:

(UNESCO Etxeko dokumentazio zentroan eskuragarri)

 

JACQUES, Guy (2005). El cambio climtico. Paris: UNESCO

 

 

 

 

WEART, Spencer (2006). El calentamiento global. Irua: Laetoli

 

 

 

 

TOHARIA, Manuel (2006): El clima. El calentamiento global y el futuro del planeta. Bartzelona: Debate

 

 

 

 

 

Acot, Pascal (2005): Historia del clima: desde el big bang a las catstrofes climticas. Buenos Aires: El Ateneo

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco