Azken berriak
atzera ES|EN
BAKEARI BURUZKO UNESCO ETXEA ELKARRIZKETAK - Bilboko Bakearen aldeko astea

UNESCO Etxea-k 2007ko Bilboko Bakearen Astean parte hartzen du BAKEARI BURUZKO UNESCO ETXEA ELKARRIZKETAK ekitaldiaren bidez. Hiru elkarrizketa dira, eta horietako bakoitzean bi aditu, Herri Irratiko esatari bat dinamizatzaile dutela, giro lasaian solasean ariko dira, beren ezagutzak, esperientziak eta ikuspegiak partekatuz gai hauen inguruan:

Emakumeen ekarpena bakearen alde

(urtarrilak 29),

 

Ingurumena eta bakea

(urtarrilak 30) eta

 

Bakea, giza eskubidea

(urtarrilak 31)

Lehen saioan, Emakumeen ekarpena bakearen alde, Mara Villellas izango dugu, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bakearen Kulturarako Eskolan ikertzailea eta berriki Ikerkuntza Feministako IX. "Concepcin Gimeno de Flaquer" Saria jaso duena, "Hitz berriak aurkitu, metodo berriak sortu. Emakumeen partaidetza bake-prozesuetan" lanagatik. Harekin solasean ariko dira euskal bake- eta adiskidetze-prozesua sustatzen duen Ahotsak emakume-taldeko bi ordezkari. Ekitaldian zehar emakumeek gidatutako bakearen aldeko nazioarteko ekimenak aurkeztuko dira, eta emakumeek bake-prozesuetan duten rola aztertuko da.

Bigarren saioan Maria Eugenia Rodrguez mintzatuko da, Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra eta UNESCOren "Indarkeria eta Eskubideak: gobernua eta gobernamendua" Katedraren koordinatzailea Carlos III.a Unibertsitatean. Maria Eugeniarekin batera Mikel Insausti ariko da, Ingurumen Ekonomista eta ingurumenaren eta enpresen gizarte-erantzukizunaren gaineko gaietan aholkularia. Elkarrizketan ingurumenaren alorreko proiektu eta aldarrikapenek giza garapen iraunkorrari eta nazioarteko bakeari egindako ekarpena aztertuko da.

Hirugarren saioko solaskideak izango dira Felipe Gmez, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Giza Eskubideen Zuzenbideko irakaslea Deustuko Unibertsitatean eta ikertzailea Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuan, eta Carlos Villn Durn, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Garapenerako eta Aplikaziorako Espainiako Elkarteko (AEDIDH) Presidentea eta Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako Goi Ordezkaritzako funtzionario ohia. Saio honetan, bi adituok Giza Eskubideen eta Bakearen arteko harremanak eta alor horretan burutu diren nazioarteko esperientziak izango dituzte hizpide.

Elkarrizketak 18:00etan izango dira, Bilboko Udaletxeko Prentsa Aretoan. Pertsona guztientzat zabalik daude; bertatik jarraitu ahal izango dira, aipatu Prentsako Aretotik (Edukiera mugatua. Etorri nahi baduzu, mesedez esan*), eta, horrez gain, Bizkaiko Lurralde Historikoan Herri Irratiaren bidez zuzenean entzun ahal izango dira.

Edukiera mugatua. Baieztapena eskertzen du

Informazio gehiago eta izen-emateak:

UNESCO ETXEA

Urkixo Zumardia 60

48011 Bilbo

 

Tlna: 94 427 64 32 

e-posta: m.vazquez@unescoetxea.org

Lotura interesgarriak:

    Bilboko Bakearen Astean

    Programa (pdf - 39KB)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco