Azken berriak
atzera ES|EN
PNUDek eta NBE Emakumeek COVID-19 Genero-erantzunen arakatzaile globala abiarazi dute

COVID-19ren krisiari aurre egiteko mundu osoko gobernuek aldarrikatutako neurri politikoak monitorizatzen ditu, genero-ikuspegia txertatu duten erantzunak nabarmenduz.

Emakumeen segurtasun ekonomiko eta sozialari zuzenean heltzen dioten neurri nazionalak biltzen ditu, besteak beste ordaindu gabeko zaintza-lana, lan-merkatua eta emakumeen aurkako indarkeria.

NBE Emakumeak erakundearen ekarpen tekniko eta gidaritza garrantzitsuekin, arakatzailea NBGPek koordinatzen du. Beraz, bi erakundeek sortzen dute, eta jabari publikoko informazioan oinarritzen da, barne harturik komunikabideen estaldura, dokumentu ofizialak eta COVID-19 politiken beste arakatzaile batzuk. Zenbait kasutan, NBGPeko eta NBE Emakumeak erakundeko herrialdeetako bulegoek neurri horiei buruzko informazioa eman izan dute.

Informazio gehiago:
https://www.undp.org/content/undp/es/home/news-centre/news/2020/undp-and-un-womens-newly-launch-covid-19-global-gender-response-.html

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco