Azken berriak
atzera ES|EN
Antzerki Foroa: Urak dakarrena urak darama. Astra Gernika

Urriaren 18an, igandea, 19:00etan, Astra Gernikan, "Urak dakarrena urak darama" Antzerki-Foroa antolatu dugu Yokerendan Antzerki Taldearekin.

Badakigu klima-krisiak arriskuan jartzen duela hainbat giza eskubidez gozatu ahal izatea: bizitzeko eskubidea, osasuna, ura, janaria eta etxebizitza izatekoak, eta garapenerako eta autodeterminaziorako eskubideak.Alderantziz, klima-krisiari modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa da eskubide horiek baliatzea, hala nola informazioa jasotzeko eskubidea eta parte hartzekoa.

Ura, giza eskubide gisa. Ibaia, pertsona migratu bat, Friday for Future-ko gazte bat, ama behargin bat eta lan prekarioa duen gazte bat... Pertsonaia horiek eguneroko bizitzako egoera bat agertuko digute.Ikusleen esku geratuko da egoera hori errepikatzea edo, aitzitik, egoera aldatzea, beste jokabide batzuk bilatuz, zapalduta daudenek egiazko bizitzarako erresilientzia eta erresistentziazko alternatibak izan edo saiatu ditzaten ahaleginduz.

Doako ekintza. Izen-ematea

- Segurtasun neurriak mantendu ahal izateko edukiera mugatua izango da.(40 pertsona saio bakoitzeko)

- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.

- Espazioen desinfekzioa etengabea izango da, eta gela hidroalkoholikoa duten puntuak egongo dira esparruan banatuta.

 

Informazio gehiago: n.viota@unescoetxea.org 94 427 64 32

 

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/TeatroForoLogos_tx.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco