Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria: Klima-krisia. giza eskubideak mehatxatuta

"Klima-krisia. Giza eskubideak mehatxatuta" izenburupean argitaratu du UNESCO Etxeak dokumentu hau, krisi klimatikoaren eta giza eskubideen arteko harremanak eta loturak argitzen laguntzeko, mehatxu horiek jasandako talde jakin batzuei argi eginez. Horrez gain, lagundu egin nahi duguikusarazten Euskal Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzatik ari direla lantzen zenbait proiektu, giza eskubideen eta klima-krisiaren arteko harreman hori aditzera emateko lagungarriak izan daitezkeenak.

Hori lor dadin, parte hartzeko ikerketa bat egin dugu lankidetzaren eta garapenaren arloetako eta gizarte-mugimenduetako eragileekin. Zabalketa, Tradener eta Anesvad elkarteek parte hartu dute ikerketan.

Horietako bakoitzak Bolivian, Guatemalan, Mendebaldeko Saharan edo Saharaz hegoaldeko Afrikan egindako lan-esperientzia baliatu du bere ekarpenak egiteko. Ikerketan, azterlan-kasu zehatz gisa sartu dira ingurumen-kudeaketarekin, tratatzen ez diren gaixotasun tropikalekin eta energia-demokraziarekin lotutako proiektuak, eta proiektu horiek krisi klimatikoarekin eta giza eskubideekin duten lotura.

Dokumentuan, krisi klimatikoa giza eskubideen ikuspegitik aztertzeko beharra azpimarratzen da. Helburu horretarako, kontuan hartzen da giza eskubideak errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko erantzukizun eta betebeharrak daudela.

Giza eskubideak lagungarriak izan daitezke gure eskakizun asko bete daitezela exijitzeko; izan ere, ez gara printzipio etikoez bakarrik ari, baizik eta Estatuentzako betebeharrak dakartzaten lege-arauez ere bai. Horrenbestez, ikuspegi hori lagungarria zaigu, eskubide eta betebeharrak ikusarazteko.

Argitalpen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza Arloaren eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren arteko lankidetzari esker gauzatu da.

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png Argitalpena

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco