Azken berriak
atzera ES|EN
Martxan jarri dugu minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren XI. edizioa

2020an, 11. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 ASKATASUNAren alde” izena hartzen du.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 1, 2 eta. artikuluak betetzeari eta urratzeari buruz kontzientziatuko da lehiaketa. Askatasun eta berdintasunerako eskubide unibertsala defendatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko ditu eta, beraz, guztiok izan behar dugula osoki aintzat hartuak eta errespetatuak gizartean, inolako bereizketarik egin gabe arraza, genero, jatorri, adin, gizarte-klase edo sexu-orientazioagatik.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

2021eko urtarrilaren 31ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketa amaitu arte, gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian: Facebook, Twitter eta Instagram. Lanak gure You Tube kanalan ikusi ahal izango dira.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco