Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideen aldeko Pedagogia Baliabideen II. Azoka

Eskura Zentroak giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen azoka bat antolatu du urriaren 19, 20 eta 21ean

"Giza eskubideak guztiontzat", ohiko aldarrikapena da baina giza eskubideak guztiontzako berdinak behar diren arren guztiok ez ditugu modu berean eta uneoro bermatuak. Pertsona guztiok sentitzen ditugu zailtasunak egunerokotasunean eskubideak bermatuta izateko, baina ez guztiok neurri berean.

Hainbat pertsona eta gizatalde ikusezin bihurtu ditugu gure begietara, hor daude, ezagutzen ditugu, baina "gehiengo" horren barruan ez daudenez, hainbat egoeratan ahaztu egiten ditugu, ez ditugu kontuan hartzen. Haien ahotsa entzunaraztea ere zaila egiten zaie, batzuetan ezinezkoa. Haiek bezala, haien eskubideak ere ikusezin bihurtzen dira.

Horrela bizi dute, besteak beste, etxerik gabeko pertsonek, desgaitasunen bat dutenek eta haien herrialdeetatik atera behar izan duten migratzaile eta errefuxiatuek. Hauek dira Azokan azaldu nahi ditugun egoerak eta horretarako Euskal Herriko hainbat elkarteren parte-hartzea izango dugu.

Azoka honek hiru helburu nagusi ditu: batetik, giza talde horiengana hurbiltzea eta haien egoera hobeto ezagutzea; bestetik, euskal elkarteek egoera horiek eta haien eskubideak ikusarazteko dituzten baliabide pedagogikoak aurkeztea, eta, azkenik, giza eskubideen ezagutza sustatzea eta horiek defendatzea gu guztion zeregina dela jabetzea.

Informazio gehiago :
https://www.donostia.eus/ataria/web/eskura/ekitaldiak

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco