Azken berriak
atzera ES|EN
INTERMON OXFAM ETA MUGARIK GABEKO MEDIKUAK ERAKUNDEEN KANPAINA

Intermn Oxfam eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak PERTSONAK ETEKINEN AURRETIK leloa duen kanpaina aurrera eramaten ari dira. Kanpaina horren bidez, Novartis  farmazia konpainiari eskatu nahi diote, Indiako patenteen legearen kontra aurkeztu duen demanda ken dezala. Epaiketa, zehazki, 2007ko urtarrilaren 29an izango da.

Mundu osoko milioika pertsona Indian ekoizten diren sendagaien mende dago, arrazoizko prezioan saltzen direlako. Adibide gisa, gogora ekar dezakegu sendagai generikoen fabrikatzaileen lehiari esker, % 99 jaitsi dela lehen mailako tratamendu antirretrobiralen prezioa. Izan ere, 2000. urtean, gaixo bakoitzak 10.000 dolar ordaindu behar zituen urtean; eta, egun, berriz, 132 ordaintzen ditu. Kostuen murrizketa dela medio, munduko herrialde txiroenetan VIH/IHESa duten gaixoek darabiltzaten  sendagaien erdia inguru Indian ekoizten da.

Novartis farmazia konpainiak auzibidera jo du, eta Indiako Gobernuak patenteei buruzko legea alda dezala nahi du. Neurri hori hartzeko arrazoia izan da, Indiako Gobernuak uko egin ziola minbiziaren kontrako sendagai baten (Glivec deritzo) patentea emateari. Hain zuzen, farmazia enpresaren helburua da, herrialde horrek sendagai generikoak ekoizteko duen eskubidea mugatzea. Helegitea irabazten badu, baliabide gutxiko milaka pertsonek ezin izango dituzte sendagai merkeak erosi.

Hori gertatuz gero, pertsona pobreenek arazo larriak izango lituzkete sendagai merkeagoak erosteko. Halaber, farmazia konpainiak irabazten badu, nazioarteko akordio bat apurtuko litzateke. Akordio horren arabera, herrialde pobreek sendagaien bertsio merkeagoak ekoizteko eta esportatzeko eskubidea dute, betiere, osasun publikoa bultzatze aldera.

2001. urtea baino lehen, farmazia enpresek eskubidea zuten 20 urteko patentea ezartzeko ekoizten zituzten sendagai berrietan. Neurri horren ondorioz, batetik, herrialde pobreek ezin zituzten sendagaien baliokide merkeagoak ekoiztu; eta, bestetik, pertsona pobreenek ezin zituzten sendagaiak erosi, farmazia enpresek eurek zehazten zituzten prezioak zirela medio.

Mundu osoan mobilizazio handiak izan ziren, eta, azkenean, Munduko Merkataritza Erakundeak, Dohako Adierazpenaren bidez, osasun publikoaren mesedetan legeak egiteko eskubidea onartu zien garapen bidean diren herrialdeei. Halaber, lege horiek Munduko Merkataritza Erakundearen jabetza intelektualaren arauen (TRIPS izenez ezagunak) gainetik izango ziren.  Hala ere, bost urte igaro dira aipatu adierazpena sinatu zenetik, eta herrialde aberatsek ez diete sendagai merkeak lortzeko aukerarik ematen garapen bidean diren herrialdeei. Hau da, ez dute emandako hitza bete.

Intemon Oxfam eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundeen webguneetan, gai honi buruzko informazio gehiago duzue, eta Novartis farmazia enpresari bidaliko zaion eskaera sina dezakezue, Indiako Gobernuaren kontra aurkeztutako demanda ken dezan.

Informazio gehiago:

    Intermn Oxfam

    Mugarik Gabeko Medikuak

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco