Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea Garapen Iraunkorrerako Batzordeko kidea da

Irailaren 7an, Garapen Iraunkorrerako Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dituen agindua argitaratu zen. Eskubide Sozialak eta 2030 Agenda Ministerioaren mendekoa da batzordea, eta aholku-organo berria da. Haren bidez, gizarte zibileko zenbait erakundek beren iritziak adierazi ahal izango dituzte, eta Espainiak Garapen Iraunkorrerako helburuak lortzea ahalbidetzeko iradokizunak egin.

Batzordea erakunde sozialen, ekonomikoen, ingurumenekoen eta kulturalen 60 ordezkariz osatuta dago. Ordezkaritza izango dute, besteak beste, unibertsitate- eta ikerketa-sektoreek, enpresa-sektoreak, sindikatuek eta gizarte zibileko erakundeek, hala nola UNESCO Etxeak.

Beste egiteko batzuen artean, funtsezko papera izango du Garapen Iraunkorrerako Estrategia izango denaren lanketan.

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco