Azken berriak
atzera ES|EN
Hágase la Luz zutabea, 2030 Agendari eta Euskadiko hauteskundeei buruz

Joan den uztailaren 5ean zutabe hau eman zuten Radio Euskadiko La Galería irratsaioan.UNESCO Etxeko zuzendari Arantza Achak garbi eskatu zuen, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen izenean, legegintzaldi berrian jar dadila azpimarra 2030 Agenda bai Euskadin eta bai mundu osoan errealitate bihur dadin ezinbestekoak diren alderdietan.

Aste bat barru Euskadiko herritarrok gure bi erakunde publiko nagusietako arduradun politikoak aukeratuko ditugu:Eusko Jaurlaritzakoak eta Legebiltzarrekoak.Hautaketa horrek markatuko du norantz eraikiko dugun gure lurraldea; zein diren premiazko alderdiak eta lehentasunak, eta zer arreta eta baliabide jarriko dizkiegun.

Baina jada duela 5 urte erabaki zuen gizateriak eraikitze hori norantz egin behar dugun.2015ean, NBEk Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen aho batez; pertsonon, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat, mundu guztian bakea eta justizia lortzeko bideak sendotzeko.

2030 Agenda eta GIHak tokian tokiko errealitatea kontuan hartuz interpretatu behar dira, lurralde bakoitzean, baldin eta eraldaketarako tresna izango badira, eta gizarte, ingurumen eta ekonomiaren aldetik ditugun erronkak (eta izango ditugunak) gainditzeko balioko badigute.

Euskadin erakunde sozial, publiko nahiz pribatu asko ari gara aspalditik horretan lanean, baina oraindik bide luzea egin behar da garapen iraunkor, bidezko, ekitatibo, solidario eta berdintasunezkoa lortzearekin koherentea eta konprometituta dagoen lurralde bat eraikitzeko.

Hastear dagoen legegintzaldi berria aukera ezinbestekoa da jardun politiko guztia 2030 Agendak ezartzen digun koherentziaz blaitzeko, batik bat oraingo krisi-egoeran, koronabirusaren pandemiaren eraginez, osasunaren aldetik soilik ez, krisi sozial eta ekonomiko betean baikaude.Ezinbestekoa dugu bestelako Euskadi bat eraikitzea; ez dezan inor atzean utzi, ez pertsonak, ez planeta; zalantzan jar ditzan, eta zuzendu, pobrezia eta desberdinkeria eragiten dituzten kausak, ingurumena suntsitzea eragiten dutenak, eta, azken batean, normaltasun zahar haren zimenduak, ezin baikara hara itzuli.

2030 Agenda denon artean eraiki beharreko zerbait izanik, ez dezagun ahaztu gure erakundeen arkitekturak, eskumenen deszentralizazioa dela eta, Eusko Jaurlaritzari itzelezko gaitasuna eta erantzukizuna ematen diola 2030 Agendan. Zerbaitegatik dute Agendak eta GIHek leku handi samarra ia alderdi politiko guztien hauteskunde-programan.

Euskadiko GGKEen Koordinakundekook garbi proposatzen dugu hastear dagoen legegintzaldian jar dadila azpimarra 2030 Agenda bai Euskadin eta bai mundu osoan errealitate bihur dadin ezinbestekoak diren elementuetan:

  1. erakundeek buruzagitza hartu behar dute, mailarik handienean, lurraldeko eragile sozialen parte-hartze pluralaz elikatuta (eta horretarako, gobernantza partekatuko mekanismo eraginkorrak ezarri behar dituzte);
  2. Euskadiko egoeraren diagnostikoa egin behar da, bi alderditan arreta berezia jarriz: zein diren hemengo kolektibo kaltetuenak, eta zer egingo dugun kalte horiek gainditzeko;
  3. konpromiso politikoak ekintza bihurtzeko baliabide egokiak jarri behar dira;
  4. eta Legebiltzarrean nahiz gizartearen aurrean kontuak emateko eta konpromisoei-eta jarraipena egiteko gardentasun-mekanismoak finkatu behar dira.

Entzun La Galeria irratsaioa (2020/07/05)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco