Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal hauteskundeak 2020

Euskaditik mundua eraldatzen: 3 eskakizun eta 11 neurri kalitatezko euskal lankidetzari bultzada emateko eta COVID-19 krisiari bidezko irtenbidea bermatzeko izenburupeko dokumentuak Euskadiko garapenerako GKE-en eskaerak jasotzen ditu. Helburua da alderdi guztiek beren hauteskunde-programetan jasotzea sektore honekiko eta gizarte globalarekiko duten konpromisoa bizi dugun osasun-, gizarte- eta ekonomia-larrialdiaren testuinguruan. Gainera, grafismo honetan jasotzen dira hauteskundeetan elkartasunaren alde bozkatzeko 7 arrazoi.

Gainera, 2020ko ekainaren 24an, Euskadiko alderdi nagusietako hautagaiekin lehen hauteskunde-eztabaida digitala ospatu da. Bertan, erronka, neurri eta politika sozialen inguruan eztabaidatu dute COVID-19 krisiaren aurrean inor atzean gera ez dadin. Solasaldian parte-hartzaileak: Leixuri Arrizabalaga Arruza, EAJ-PNV; Mikel Otero Gabirondo, EH BILDU; Iñigo Martínez Zatón, ELKARREKIN PODEMOS; Gloria Sánchez Marti, PSE-EE; Carmelo Barrio Baroja, PP+CIUDADANOS; eta José Ramón Becerra Carollo, EQUO BERDEAK.

Eztabaidan, hautagaiek UNESCO Etxearen galdera bat erantzun zuten Osoigo Plataformaren bidez: zein mekanismo garatuko dira 2030 Agenda Euskadin koherentziaz, inor atzean ez uzteko? Gainera, UNESCO Etxeak programak eta eztabaida aztertu ditu, eta guztiek Agenda 2030 sartu dute modu batera edo bestera. Konpromiso horien hurbileko jarraipena egingo dugu legigintzaldi berrian.

Ikusi hemen hauteskunde-eztabaida digitala.

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco