Azken berriak
atzera ES|EN
Posizionamendu feminista HLPF 2020 dela eta

UNESCO Etxeak, beste erakunde batzuekin batera, atxikimendua erakutsi eta babesa eman dio Emakumeen Talde Nagusiak 2020ko Goi Mailako Foro Politikorako duen posizionamenduari.

Dokumentuan aipatzen denez, COVID-19ak eragindako krisia hasi baino lehen, munduan baziren beste krisi batzuk, elkar indartzen zutenak: desparekotasunak, ingurumen-narriadura, klimaren krisia, epe luzeko gatazka armatuak, fundamentalismoen gorakada, kontrolik gabeko botere korporatiboa, bai eta zuzeneko erasoak ere multilateralismoaren aurka, parte-hartzezko demokraziaren aurka, gizarte zibilaren aurka, eta giza eskubideen nahiz ingurumenaren defendatzaileen aurka.

Eta bereziki, mundu osoan emakumeek eta neskatoek sufritzen dituzten desparekotasunak aipatzen dira, haiek egon baitira krisi honen gatazkako lehen lerroan: hazkunde esponentziala egon da ordaindu gabeko zaintza-lanetan, enplegua eta bizibidea galdu dute, haien aurkako indarkeria-mota guztiak ugaritu egin dira, eta zuzenean pairatu dute hiltzeko arriskua,zaintza-lanetako eta osasungintzako langileak diren aldetik.

COVID-19aren pandemiak are gehiago utzi ditu agerian lehendik zeuden arrail edo aldeak;alde horiek ez ditu pandemiak sortu.Beraz, posizionamendu horretan aldarrikatzen da gaur egun inoiz baino ezinbestekoagoa dela sisteman funtsezko aldaketa egitea eta trantsizioari ekitea, sistema justuago eta berdintasunezkoago bat lortzeko.

Dokumentu hori emakumeen eta feministen 100 erakundek baino gehiagok sinatu dute, eta Global Sustainable Developemnte Report delakoa aztertzen eta kritikatzen du, sistemaren hesiei ez heltzeagatik; ondoren, GIHak banan-banan berrikusi, eta gomendioak ematen ditu horietako bakoitzerako.

Dokumentua osorik ikusi:
http://www.womenmajorgroup.org/wp-content/uploads/2020/05/WMG-HLPF-2020-Position-Paper.pdf

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco