Datorren otsailaren 6an,
Arrasateko Kultur Etxeko egoitza berrian (Azoka Kalea 1), arratsaldeko
18:30tan, UNESCO etxeak antolatu duen mundu mailako uraren arazoari buruzko
mahai inguru bat egingo da Nazio Batuetako Garapenerako Programaren Giza
garapenari buruzko 2006ko txostena
"Giza garapenari buruzko 2006ko txostena: eskasia baino gehiago: boterea,
pobrezia eta munduko ur-krisia" oinarri moduan
hartuta.
Ekitaldi honetan Giza garapenari buruzko
txostenaren ildo nagusiak aurkeztuko dira, txosten honen
laburpenak euskaraz eskainiko direlarik. Txostenak aipatzen duen bezala, 2015eko
Milurteko helburuak betetzeko,
mundu mailan aurre egin behar zaion arazoa da ura.
Arrasateko alkatea jaunak, Ignacio
Lakuntzak, irekiko duen mahai inguruan honako hauek parte hartuko dute:
-
Sra.
Ana Oregi And., Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu
eta Uren Sailburuordea.
-
Sra.
Miren Onaindia And., UPV/EHUko Garapen Iraunkor eta
Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzaile eta UNESCO
Etxeko zuzendaritza batzordeko kidea.
-
Sr.
Iñaki Antigüedad Jn., EHUko Hidrologiako katedraduna.
-
Sr.
Mikel Insausti Jn., Ekonomilaria eta UNESCO Etxeko
kolaboratzailea ingurumen gaietan.
-
Josu Sanz Jn., UNESCO Etxeko Ingurumen Saileko
arduraduna.
Eguna: 2007eko
otsailaren 6an, asteartea
Ordua: 18:30etan.
Lekua: Kultur Etxea
Azoka kalea, 1
Arrasate
- Ekitaldi honek sortuko
dituen berotegi efektuko gasak konpentsatuko dira CeroCO2 ekimenak bideratzen
dituen emisio-murrizte proiektuen bitartez. CeroCO2
ekimenak Aldaketa Klimatikoa murriztea du helburu. -
Informazio gehiago:
Informazio gehiago:
Informazio osagarria:
Antolatzailea:
Kolaboratzaileak: