Azken berriak
atzera ES|EN
Deialdia Getxo Aniztasunen Alde ekimenaren irudi ofiziala sortzeko

Maiatzaren 21a Elkarrizketaren eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna zela eta, Getxoko Udalak eta UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, Getxo Aniztasunen Alde ekimena antolatu genuen.

Kultura-garapenean diharduten getxotarrei beren ekarpena eskertzeaz gain, herritar guztiok zeharkatzen gaituzten aniztasun askotarikoak ikustarazi nahi ditugu, eta zaindu beharrekoak direla aldarrikatu, hala nola sexu-aniztasuna eta aniztasun funtzionala.Eskaera garbi bat da: jar ditzagula pertsonak erdigunean, eta ez dadila inor ere geratu atzean.Izan ere, aniztasunak garapen-iturritzat dauzkagu, Getxoko udalerriari garapena, pluralismoa eta aberastasuna dakarzkioten iturritzat.

Horregatik, Getxo Aniztasunen Alde ekimenaren irudia diseinatzeko lehiaketa hau antolatu dugu, eta dei egiten diegu diseinatzaile eta artista grafiko profesionalei bizi diren udalerriko aniztasunak irudika ditzaten; sor dezatela aniztasunari buruz gogoeta eginarazten duen irudi bat, modu librean interpretatua, kontzeptuala nahiz figuratiboa.

Oinarriak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco