Azken berriak
atzera ES|EN
Saioa: 2030 Agenda eragin politiko eta sozialerako tresna gisa

Maiatzaren 26an, asteartea, 10:00etatik – 11:30etara, 2030 Agendari buruzko saio bat egingo da; zehazki, 2030 Agenda garapen iraunkor bidezkoa eta zuzena lortzeko beharrezkoa den eragin sozial eta politikorako tresna gisa ikusteari buruzkoa.

Saioa UNESCO Etxeko zuzendari Arantza Achak emango du.

Helburuak
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak babestutako saio hori kalteberatasun-egoeran dauden taldeen eskubideak defendatzen dituzten erakundeei zuzendutako prestakuntza-plan baten zati da, eta, bertan, eragin politiko eta sozialarekin lotura duten gai espezifikoak landuko dira, erakunde horiei behar dituzten gaitasunak eta tresnak emateko, edo lehendik dituztenak indartzeko.

Hartzaileak
Nagusiki kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen eskubideak (etorkinak, etxeko langileak, desgaitasuna duten pertsonak, etxerik gabeko pertsonak…) defendatzen dituzten erakundeetako pertsonei zuzenduta egongo da,

Gizarte zibileko beste kolektibo edo erakunde batzuetako kideek edo interesa duen beste edonork ere har dezake parte.

Metodologia
Saioa bideokonferentzia bidez egingo da (JitsiMeet).

Saiorako esteka posta elektronikoz aurreko egunean (maiatzak 25) bidaliko zaie izena eman zuten pertsonei.

Izen-ematea

 

Informazio gehiago : n.viota@unescoetxea.org

 

http://unescoetxea.org/irudiak/Logos_TodasJuntasGuztiokBateraH.jpg

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco