Azken berriak
atzera ES|EN
Beijing+25: Emakumeen eskubideen aldeko 25 urteak ospatzen

1995eko Beijingeko Adierazpen eta Ekintza Plataformaemakumeen eta neskatoen ahalduntzerako programarik aitzindariena da.

Beijingeko Ekintza Plataforma Beijingen (Txina) sortu zen, han Emakumeari buruzko IV. Mundu Biltzarraegin zenean (biltzar hura ospetsua da, genero-berdintasunaren defendatzaileen inoizko handiena izan zelako); 189 gobernuk onartu zuten plataforma hori, eta neurri ausart eta estrategikoak hartzeko konpromisoa hartu zuten, kezka berezia eragiten duten 12 eremutan: pobrezia, hezkuntza eta gaikuntza, osasuna, indarkeria, gatazka armatuak, ekonomia, boterea eta erabakiak hartzea, mekanismo instituzionalak, giza eskubideak, komunikabideak, ingurumena eta neskatoak.

Duela 25 urte,Beijingeko Ekintza Plataformak argi zehaztu zuen nola deuseztatu bizitzaren eremu guztietan –publiko nahiz pribatu–emakumeei berdintasunez parte hartzea galarazten dieten oztopo sistemikoak.

Eta 25 urte hauetan, aurrerapen batzuklortu badira ere, egiazko aldaketa benetan geldoa eta etsigarria izan da munduko emakume eta neskato gehienentzat. Gaur egun, munduan ez da herrialderik genero-berdintasunera iritsi dela aldarrika dezakeenik.
Hainbat oztopok lehengoan diraute, bai legedian, bai kulturan.Horren ondorioz, oraindik ere emakumeak gutxietsiak dira, gehiago lan egiten dute, gutxiago irabazten dute, aukera gutxiago dituzte, eta hainbat indarkeria-motari aurre egin behar izaten diote, etxean nahiz espazio publikoetan.

Informazio gehiago :
https://lac.unwomen.org/es/noticias-y-eventos/en-la-mira/beijing-plus-25

https://interactive.unwomen.org/multimedia/timeline/womenunite/es/index.html#/

 

Iturria: NBE Emakumeak

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco