Azken berriak
atzera ES|EN
COVID19-en inpaktua GIHetan eta desberdintasunean

COVID-19ko munduko pandemia azkar aldatzen ari da bizi eta lan egiteko modua. Gizateriarentzat erabakigarria den une honetan, gaixotasun hau 2030 Agenda ezartzeko ahaleginak zailtzen ari da, eta hori lortzeko benetako arriskua dakar.

Jarraian, inpaktu horietako batzuk azaltzen dira, eskala guztietako desberdintasunak areagotzen ari direnak.

 

GIH 1: Diru-sarrerak murriztu egin dira; gizarteko segmentu eta familia ahulenak pobrezia atalasetik behera erortzeko arriskua.

GIH 2: Elikagaien ekoizpena eta banaketa eten egin daitezke.

GIH 3: Eragin suntsitzailea osasun-arloan.

GIH 4: Eskola asko itxi dira; urrutiko ikaskuntza ez da hain eraginkorra eta ikasle guztiek ez dute eskura izateko aukerarik.

GIH 5: Emakumearen dirusarrera ekonomikoak arriskuan eta emakumearen aurkako indarkeria gora. Emakumeak dira nagusi osasun- eta gizartelaguntzako langileen artean, COVID-19ª gehien pairatzen duten sektoreak.

GIH 6: Horniduraren etendurak eta ur garbirako sarbide mugatuak zaildu egiten dute eskuak garbitzeko aukera, hain zuzen ere prebentzio-neurri nagusietako bat.

GIH 7: Horniduren eta langileen urritasunak elektrizitatezerbitzu batzuk etetea eragin du, eta horrek are gehiago ahultzen ditu osasun-sistemaren erantzuna eta gaitasuna.

GIH 8: Jarduera ekonomiko ugari etenda; diru-sarrera txikiagoak, lan-denbora gutxiago, eta langabezia gora.

GIH 11: Auzo marjinaletan bizi diren biztanleek arrisku handiagoa dute kutsatzeko, biztanleriadentsitate handiagatik eta saneamendubaldintzengatik.

GIH 13: Klimarekiko konpromisoa behera, baina ingurumenaztarna txikiago, ekoizpena eta garraioak murriztu direlako.

GIH 16: Gatazkek COVID-19aren aurka borrokatzeko neurri eraginkorrak hartzea eragozten dute; gatazkaeremuetako biztanleek galera suntsitzaileak izateko arrisku bizia dute.

GIH 17: Globalizazioaren aurkako erreakzioa gora; baina baita nazioarteko lankidetzak osasun publikoaren arloan duen garrantzia ere.

 

Ikusi infografía

 

Iturria:
United Nations (2020). Shared Responsibility, Global Solidarity: Responding to the socio-economic impacts of COVID-19

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco