Azken berriak
atzera ES|EN
Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek zenbait ekintza egin dituzte Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde

Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek zenbait ekintza egin dituzte Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde.

Gasteizen, 2020ko martxoan zehar, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeko DBHko lehenengo mailako ikasleek, artea, elkarrizketak eta pankartak erabiliz, hainbat kale-ekintza egin dituzte, Garapen Iraunkorrerako Helburuen eta 2030 Agendaren alde. 

Ikastetxeko patioaren orduan, 1. A taldeak janari-salmenta solidario bat antolatu zuen, eta bildutako dirua Berakah emakumeen elkartearentzat izan zen. Elkarte horrek Gasteizko biztanleria ahulenaren aldeko lana egiten du, eta ondoren ikasleak bisitan joan ziren haien egoitzara, egiten duten lana eta abian dituzten proiektuak ezagutzeko.

1.B taldeak, berriz, elkarrizketak egin zituzten ikaskide eta ikastetxeko gainerako pertsonen artean, honako hauei buruzko iritziak biltzeko: 1. GIH “Pobrezia desagertzea”, 5. GIH “Genero berdintasuna” eta 16. GIH “Bakea, justizia eta erakunde sendoak”.

Beste alde batetik, 1. C taldeak 5. GIHa landu zuen, eta ikastetxe barruan eta kanpoan bi pankarta erakutsi zituzten,Martxoaren 8a ikusarazteko.

Ekintza horiek bat egiten dute Unesco Etxearen lanarekin, herritarrak, batez ere gazteak, sentsibilizatzeko, gizartean inplikatzeko eta motibatzeko helburuarekin,2030 Agendaren bidez giza garapen iraunkor eta bidezkoaren alde lan egin dezaten, giza garapen jasangarria lortzeko, eskubide-ikuspegiarekin eta genero-ikuspegiarekin. Horretarako Arabako Foru Aldundiaren laguntza du.

Ekintza horiek bideo honetan jaso ziren:
https://www.youtube.com/watch?v=xnbuUBUq0Hs

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco