Azken berriak
atzera ES|EN
Guztiok batera, inor atzean utzi gabe lantaldearen lehenengo bilera

2020ko martxoaren 3an, UNESCO Etxearen egoitzan elkartu zen lehenengo aldiz “Guztiok batera, inor atzean utzi gabe” lantaldea.Talde horren helburua da Euskadiko talde kalteberak identifikatzea, sakon ezagutzea eta indartzea subjektu politiko aktibo gisa, haien ahotsak entzunarazteko eta euskal gizartean presioa egiteko, eta, bereziki, erabakiak hartzen dituztenak beren konpromisoak betetzera bultzatzeko.

Hori lortzeko, eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, proiektu berri batean lan egingo dugu elkarrekin. Proiektu horretan, ikerketa bat egingo dugu pertsona kalteberak biltzen dituzten taldeek 2030 Agendan jokatzen duten rolaren inguruan, bai eta jardunaldiak, prestakuntzak eta gogoetarako nahiz gizarte-sentsibilizazioko ekintzak ere.

Talde horretako partaideak dira AMUGE, Aldarte, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, World Rural Forum – Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta UNESCO Etxea.Erakunde bateko kidea bazara, eta ekimen honekin bat egin nahi baduzue, ez egin zalantzarik eta jarri harremanetan Nekane Viotarekin (n.viota@unescoetxea).

Lantalde honen berri izateko, egin harpidetza gure e-buletina jasotzeko

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco