Azken berriak
atzera ES|EN
Giza eskubideak, politika publikoak eta 2030 Agenda. COVID 19aren eta horren ondorioz sortutako mundu mailako krisiaren aurkako errezeta onena

Pandemia dela eta, Gobernuari eskatzen diogu pertsona kalteberak ez ahazteko.

COVID-19 gaitzak larrialdi-egoera sortu du nazioan zein mundu‑mailan. Hori dela eta, Futuro en Comúnelkarguneko kide garen erakundeok Gobernuari gure gomendioak helarazten dizkiogu, krisia bera eta egoera honetatik irteteko modua kudeatzean hartuko diren neurrietan arreta jar dezan kalteberatasun gehien duten pertsonengan, inor atzean ez geratzeko.

Futuro en Común osatzen dugun erakundeok oso kezkatuta gaude COVID-19aren pandemiak izan dezakeen izugarrizko eraginarekin (eta horrekin lotutako ekonomia-krisiarekin). Izan ere, horrek kalteberatasunhandieneko pertsonei eragingo die gehien, Espainian zein planeta osoan. Pandemiak egiturazko hainbat desberdinkeriauzten ditu agerian (ekonomikoak, sozialak, generoarekin lotuak, etab.), herrialdeen barnean eta horien artean. Gainera, desberdinkeria horien osaeran dauden ingurumen-desorekak ere agerian utziko ditu.

Espainia desberdinkeria gehien duen Europako seigarren herrialdea da; pertsonen % 26,1 pobrezia- eta bazterkeria-arriskuan dago. Nazio Batuen muturreko pobreziaren eta giza eskubideen errelatore bereziPhilipAlstonen esanetan, hainbat hamarkadetan zehar Espainian enpresa handientzat eta pertsona aberatsentzat gobernatu da; zerbitzu publikoak urriak dira eta ongizate-estatua erabat narriatua dago. Hori dela eta, ez badira beharrezko neurriak hartzen, COVID-19 gaitzaren ondorioak suntsitzaileak izango dira.

Bestalde, ELGAko herrialdeetan krisia piztu da, baina mundu-mailakoa eta sistemikoa da. Hori dela eta, gure mugetatik harago doan erantzun bat behar dugu, nazioarteko mailan koordinatutakoa, alegia.Pobretutako herrialdeetan, eragina katastrofikoa izan daiteke. Gizarte gazteagoak diren arren, dituzten osasun-sistemak ahulak dira eta biztanleek osasun-arazo larriak dituzte. Ondorioz, arreta-zerbitzuak kolapsatzeko arriskua dago, eta, beraz, arrisku gehien duten pertsona eta kolektiboek asko sufrituko dute. Estatuen gehiegizko zorrak eta erakundeen egiturazko ahultasunek mugatu egingo dute halako krisi larri bat kudeatzeko gaitasuna.

Egoera horien aurrean, Futuro en Comúnek ezinbestekotzat jotzen dukrisiaren kudeaketarako ezohiko neurriak kalteberatasun gehien duten pertsonengana bideratzea, baita ongizate-estatua eta zerbitzu publikoen hornidura indartzea ere, giza eskubideen berme gisa. Halaber, hori bera aplikatu beharko da kutsatzeak eteteko beharra gainditu ondorenezarriko diren estrategietan.

Gerora egin beharko dugun berreraikitzeak ezin ditu 2008an erabili genituen errezeta berdinak erabili. Plangintza- eta inbertsio-ziklo berri hori aprobetxatu beharko dugu gure herrialdeak eta munduak behar dituzten aldaketa handiak gauzatzeko. Mundu-mailako krisi honek agerian uzten du beharrezkoa dela ekoizpen- eta gizarte-ereduak aldatzea. 2030 Agendak hori lortzeko ibilbide-orria proposatzen digu.

Deskargatu FeC-en COVID‑19arekiko jarrera eta proposamenen dokumentua

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco