Azken berriak
atzera ES|EN
Promesak egia bihurtzea. Genero-berdintasuna garapen jasangarrirako 2030 Agendan

Promesak egia bihurtzea:Genero-berdintasuna garapen jasangarrirako 2030 Agendan izeneko txostenean, NBE Emakumeak erakundeak genero-ikuspegitik aztertzen ditu Garapen Iraunkorrerako Helburuak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) aplikatzeko izan diren zailtasunak, aukerak eta aurrerapausoak.

Txosten horretan, eskuragarri dauden datuak hartuta, mundu zein eskualde mailako joeren jarraipena egiten da emakumeentzakoGIHen garapenari dagokionez. Horrez gain, generoa kontuan hartzen duten politikak gauzatzeko jarraibide praktikoak eskaintzen ditu, bai eta kontuak emateko prozesuen inguruko jarraibideak ere.

Datuen eta politiken kalitatezko azterketa-iturri den aldetik, txostena erreferentziazko baliabidea eta kontuak emateko funtsezko tresna da politikak egiten dituztenentzat, emakume-erakundeentzat, Nazio Batuen sistemarentzat eta gaian interesa duten beste hainbatentzat.

Txosten honen bitartez, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda jarraipen irmoa egin daiteke generoaren ikuspegitik:

  • agerian jartzen du genero-berdintasuna giltzarria dela 17 GIHak lortzeko eta eskubidez osatutako eta eskubideetan oinarritutako ikuspegi bat defendatzeko;

  • jarraipen irmoa egiteak dakartzan zailtasunak eta aukerak azaltzen ditu. Horrez gain, eskuragarri dauden datuetan oinarrituta, generoarekin zerikusia duten adierazleetan funtsatutako abiapuntuak eta joerak ezartzen ditu;

  • GIH 5aren baitako bi helburu (emakumeen kontrako indarkeriaren eta ordaindu gabeko zainketen ingurukoak) lortzeko politikei buruzko jarraibide zehatzak eskaintzen ditu, eta helburu horien eta beste helburuen arteko lotura agerian jartzen du; eta

  • mundu, nazio eta eskualde mailan genero-berdintasunaren alde hartutako konpromisoen inguruan kontuak emateko moduak indartzeko programa bat proposatzen du.

Txostena eta baliabide osagarriak

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco