Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Koronabirusaren alerta sanitarioaren ondorioz hartutako neurriak adierazten dizkizuegu

Osasun-erakundeen gomendioak kontuan hartuta, UNESCO Etxetik honako erabaki hauek hartu ditugu, beti ere, eta ahal den neurrian, gure lana normaltasunez egin nahian:

  • Osasun erakundeen argibideekin bat egiten dugu eta Osakidetzak luzatutako prebentzio neurriak gogoratzen ditugu.

  • Programatutako presentziazko bilerak edota ekimenak atzeratuko ditugu edo online egingo ditugu. Atzeraezinak diren presentziazko bilerak bakarrik egingo ditugu, baina dagozkien segurtasun neurriak hartuta.

  • UNESCO Etxearen lan taldeak aipatutako aholkuak jarraituko ditu, beraz, telelana malgutuko da. Egoera honek jendeari arreta emateko ordutegiak eta moduak alda ditzake.

  • UNESCO Etxearekin harremanetan jarri behar baduzu, info@unescoetxea.org helbidean edo lan taldeko e-postetan egin dezakezu, eta ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko gara.

  • Neurri hauek osasun saileko gomendioekin bat egiten dutela ziurtatzeko, etengabe berrikusiak izango dira, baina aldi berean, UNESCO Etxean, gure eginkizun eta zerbitzuak ahalik eta normaltasun gehienarekin eskeintzeko, lanean jarraituko dugu.

Gomendatzen dugu informazio-iturri baimenduetara jotzea, eta sare sozialetan zirkulatzen duen edozein informazio ez-egiaztatu edo faltsu baztertzea, ez baitute laguntzen egoera berezi horren ondorioak behar bezala kudeatzen.


Azkenik, eskatzen dizuegu lasaitasunez, prudentziaz eta erantzukizunez modu aktiboan birusari eusten laguntzeko neurriak hartzea, agintarien gomendioak eta jarraibideak betez. Bizi ditugun inguruabar hauetan, muturreko alarma edo gehiegizko erlatibizazioa ez dira egoera honi aurre egiteko jarrerarik onenak.


Prestutasuna eta elkarlana eskertuz, egoerari lehenbailehen aurre egingo diogularen mezu itxaropentsuarekin agurtu nahi zaituztegu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco