Azken berriak
atzera ES|EN
Amaurre Ikastetxeko ikasleek hainbat ekintza egin dituzte Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) alde

2020ko otsailean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek hainbat ekintza egin zituzten Amurrioko kaleetan, 17 GJHak eta Agenda 2030 gizarteratzeko, tartean 13. GJHa, alegia Klima babesteko ekintza.

DBHko 2. mailako ikasleek horma-irudi bat egin zuten ORAIN HITZ EGITEN DUGUNA, ETORKIZUNERAKO GUTUNA lelopean, 17 GJHakjendarteratzeko.Horma-irudia Amaurre ikastetxeko jolastokian jarri zuten, denek ikus zezaten:ikasleek, irakasleek eta familiek.Horrez gain, DBHko eta Lehen Hezkuntzako irakasle zein ikasleak elkarrizketatu zituzten, Agenda 2030aren eta GJHen garrantzia nabarmentzeko eta azaltzeko, eta ondoren, lortutako erantzunen inguruan gogoeta egiteko.

DBHko ikasleek, berriz, Amurrioko errekan zabor-bilketa egin eta jasotako zaborrak birziklatu zituzten, 13. GJHa oinarri hartuta.

Ekintza horiek UNESCOEtxeak Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako proiektu baten barruanegin dituzte. Proiektu horren helburua da herritarrak, bereziki gazteak, sentsibilizatzea, gizartean inplikatzea eta motibatzea, Agenda 2030aren bitartezgiza garapen jasangarrialortzeko,eskubideen eta generoaren ikuspuntua kontuan hartuta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco