Azken berriak
atzera ES|EN
Ikastaroa sarean. 2030 Agenda: sektoreanitzeko ikuspegia eta ekintzarako proposamenak

UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, "2030 Agenda: sektoreanitzeko ikuspegia eta ekintzarako proposamenak" ikastaroa antolatu du, 2020ko martxoaren 9tik 30era izango da, 25 orduko iraupenarekin.

Helburuak

  • 2030 Agenda hobeto ezagutzen laguntzea.       
  • Eragin efektiboagoa izateko ahalmenak sortzea, Agenda ezartzea ardatz hartuta.        
  • Eztabaidagune bat sortzea; pentsamendu kritikoa izaten eta Euskadiko eta Hegoaldeko pertsonen artean iritziak trukatzen laguntzea, 2030 Agendarekin lotutako tresnak, ezagutzak eta jardunbide egokiak eskuratzeko, sinergiak sortuz eta sare bat eraikitzea ahalbidetuz.

Norentzat

  • Ahultasun-egoeran dauden taldeak ordezkatzen dituzten Euskadiko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
  • Agenda gauzatzeko prozesuarekin lotura duten Euskadiko profesionalak eta boluntarioak (gizarte zibila oro har, talde feministak, lankidetzako taldeak, talde ekologistak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak…).
  • Agenda gauzatzeko prozesuarekin lotura duten Hegoaldeko herrialdeetako gizarte zibil antolatutako profesionalak eta boluntarioak.

Prezioa
Doakoa da.

Libre dauden plaza guztiak aprobetxatzeko asmoz eta parte-hartzaileek ikastaroa justifikatu gabe bertan behera uztea ekiditeko, 30 euroko fidantza jarri behar dute erakundeak ikastaroan onartuak izan direla jakinarazten dienean. Zenbateko hori ikastaroa hasi aurretik ordaindu behar da, matrikula baliozkoa izan dadin.
Gutxienez ikastaroaren % 80 eginez gero, fidantza itzuli egingo da.

 

Edukiak eta metodologia http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_pdfnew.png

Aurretiko izen-ematea: Martxoaren 1era arte.

Izena emateko formularioa:  https://forms.gle/XmcwLe4CfLpTaywP9

Informazio gehiago: Rubén Íñiguez.  r.iniguez@unescoetxea.org

 

Antolatzailea:

Babeslea:

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco