Azken berriak
atzera ES|EN
10 urte bakarrik ditugu GIHak betetzeko

2020arekin batera, Ekintzarako Hamarkada hasi da, garapen iraunkorrerako erronkei konponbidea lehenbailehen aurkitzeko aldia.

NBEren arabera, gaur egun aurrera egiten ari dira leku askotan, baina, oro har, ez behar adinako abiaduran edo eskalan.Beharrezkoa da 2020. urtea ekintzarako hamarkada handinahi baten hasiera gisa ikustea, ezarritako helburuak 2030erako bete ahal izateko.

Ekintzarako Hamarkada honetan, bizkorrago aurkitu behar ditugu munduko erronka handienentzako konponbide iraunkorrak. Erronka horiek dira, besteak beste, pobrezia, generoa, klima-aldaketa, desberdinkeria eta finantza-arrakala ixtea.

2019ko irailean, NBEko idazkari nagusiak gizarteko sektore guztiei eskatu zien ekintzarako hamarkada honetan mobilizatzeko, hiru mailatan:Ekintza Globala, lidergo handiagoa, baliabide gehiago eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetarako (GIH) konponbide adimentsuagoak bermatzeko; Tokiko Ekintza, tokiko gobernu, hiri eta agintariek beren politika, aurrekontu, erakunde eta araudi-esparruetan egin beharreko trantsizioak barne hartzen dituena; Pertsonen Ekintza, denen artean (gazteak, gizarte zibila, hedabideak, sektore pribatua, sindikatuak, akademia eta beste alderdi interesdun batzuk) mugimendu geldiezin bat sortzeko, behar diren eraldaketak sustatuko dituena.

2020ko urtarrilaren 22an, idazkari nagusiak urte honetarako dituen lehentasunak azaldu zituen, eta horien artean zegoen Ekintzarako Hamarkada.

Ezagutu NBEk ezarritako lehentasunak!

 

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco