Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Garapen Iraunkorrerako Helburuetarako Hezkuntza gida euskaratu egin du

2015ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2030 Agenda onartu zuen, planetaren norabidea aldatu eta pertsona guztientzako, orain eta etorkizunean, bizi-eredu iraunkor, baketsu, oparo eta justura bideratu nahi duen mundu-esparrua 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) batzen dituena.

2030 Agenda onartu zenean, nazioarteko komunitateak hezkuntzari buruzko helburu espezifiko bat sartu zuen, ODS4, hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzeko eta pertsona guztientzako bizitza osoko ikaskuntza-aukerak sustatzeko.

UNESCO 2030 Agendaren barruko Hezkuntzako Munduko Agenda koordinatzeaz arduratzen da.

UNESCOren ekintzetako bat, 2030 Agendaren agintaldiaren barruan, Garapen Iraunkorrerako Helburuetarako Hezkuntza gida egitea izan da. UNESCO Etxeak euskaratu egin du gida hau, garapen jasangarrira bideratutako hezkuntza-eredu batean ikasleek garatu behar dituzten oinarrizko gaitasunak jasotzen dituena.

Gida euskaraz

Gida gaztelaniaz

 

 

 

 

 

 


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco