Azken berriak
atzera ES|EN
Artxandape ikastolak irabazi du "Berdintasuna 2006" idazlanen IV. lehiaketa

Artxandape ikastolako (UNESCOrekin Elkartutako Eskolen Sareko kide da) Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek irabazi dute "Berdintasuna 2006" idazlanen IV. lehiaketa. Lehiaketa horretan Bizkaiko ikasleek parte hartzen dute, eta Leizaola Elkargoak antolatzen du, Deiaren, Radio Euskadiren, Unibertsitateko Aldizkariaren, eta Uriberri eta Gazteberri aldizkarien laguntzaz.

2.000 idazlanetik gora aurkeztu ziren. Aukeratutako 25 finalistetatik bost Artxandape ikastolako ikasleek idatzi zituzten. Halaber, Xabier Sobrino ikasleak bigarren saria eskuratu zuen, euskarazko idazlanen kategorian. Horiek horrela, Artxandape ikastolako parte-hartzaileen kopuru handia saritu nahian, epaimahaiak 600 euro eman zizkion ikastola horri, eskola-materiala eros dezan.

Lehiaketa horrek Bizkaiko neska-mutilei genero-ikuspegia hurbiltzea du helburu, eta errealitatea ulertzeko eta eraikitzeko beste modu bat zabaltzea. Hala, bada, neskek eta mutilek joko berberetan parte har dezaten bultzatu nahi da, eta bizitzako arlo guztiak berdintasun-egoeran parteka ditzaten sustatu.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco