Azken berriak
atzera ES|EN
Alda dezagun planetaren norabidea... Mugi zaitez GIH-en alde kanpaina bideoa

Nazio Batuen Agenda 2030 eta 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak  Bizkaiko ikastetxeetara hurbiltzeko asmoz, Unesco Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, aurkeztu zuten asa den irailean Alda dezagun planetaren norabidea... Mugi zaitez GIH-en alde” Kanpaina bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzenduta.

Parte hartu zuten 7 ikastetxek informazio tailerrak jaso zituzten. Hauetan ikaslegoari 2030Agenda eta 17 GIhak aurkeztu zitzaizkien.

2019ko abenduaren 13an, kanpaina honetan parte hartu zuten 500 ikasle inguru Guggenheim Bilbao Museoan elkartu ziren 2030 Agendari emandako laguntza adierazteko asmoz flashmob bat eginez. Flashmo-aren koreografia Isaak Aranberri dantzariak egin zuen kanpainarako sartu den  Inor ez atzean abestiaren doinuarekin. Abestiaren letra Maddalen Arzallus-ena da eta musika Eñaut Gaztainaga eta Itzal Urangarena.

Ekitaldia Jon Gomez Garai komunikatzaialeak aurkeztu zuen eta  Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun Saileko foru-diputatuak, Teresa Laespadak, bere sailak 2030 Agenda eta GIH helburuei ematen dion laguntza adierazteko hiz batzuk eskeini zituen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu kanpainan parte hartu duten ikastetxeei: Galdakaoko Elexalde BHI, Ortuellako San Felix Ikastola. Sestaoko BAM Lasalle, Muskizeko Somosrrostro Ikastetxea, Bilboko Artxandape Ikastola,   Nuestra Señora del Carmen Indautxu Ikastetxea,  eta Artabe BHI.

Esteka honetan Flashmob-aren bideoa ikus dezakezue:
https://youtu.be/pKnsJ7nolKA

Antolatzen du :

Babesten du :

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_diputacion_Bizkaia_2016_H.jpg

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco