Azken berriak
atzera ES|EN
Alda dezagun planetaren norabidea... Mugi zaitez GIH-en alde

2015eko irailean, 193 herrialdek mundu-mailako akordio bat onartu zuten Nazio Batuetan, pobrezia desagerrarazteko, desparekotasunak gutxitzeko eta planetaren iraunkortasuna lortzeko.

Akordio hori 2030 Agenda da. 17 helburuz osatuta dago, eta 2030erako lortuz gero, planetaren norabidea aldatzen lagunduko digute.

Agenda hori Bizkaiko ikastetxeetara hurbiltzeko asmoz, UNESCO Etxeak kanpaina hau aurkeztu nahi dizu: "ALDA DEZAGUN PLANETAREN NORABIDEA… MUGI ZAITEZ GIH-en ALDE"

Nori zuzendua:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1.eta 2. zikloko Bizkaiko Ikastetxeetako ikasle eta irakasleei.

Hona hemen kanpainaren nondik norakoa:

  • 2030 Agendaren aurkezpena zure ikastetxean. Zure ikastetxera joango gara eta 2030 Agenda eta haren helburuak aurkeztuko dizkiegu ikasleei. Horretarako, ikus-entzunezko baliabideak eta dinamika parte-hartzaileak erabiliko ditugu.
  • GIH-en aldeko flashmoba: Kanpainan parte hartuko duten ikastetxeek flashmob batean parte har dezakete. Flashmob hori Bilbon abenduaren 13an egingo da 11:30ean, Guggenheim Museoko  zabalgunean (Abandoibarra etorbidea).

Musika-pieza bat sortuko da kanpainarako, Maddalen Arzallus bertsolariaren hitzekin, Itzal Uranga eta Eñaut Gaztainagaren  musikarekin eta Isaak Aranberriren koreografiarekin. Kanpainan parte hartzen duten ikastetxeei musika-pieza eta koreofrafia bidaliko zaie, entseguak egin ditzaten flashmoba ospatu aurretik.

Flashmob horren helburua 2030 Agenda herritarrei aurkeztea da, baita haren 17 helburuak lortzea zein garrantzitsua den ohartaraztea ere.

Nola parte hartu kanpainan?
Zure ikasleek 2030 Agendaren berri izatea eta kanpainan parte hartzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan UNESCO Etxearekin:

Monika Vázquez
m.vazquez@unescoetxea.org
94 427 64 32

Antolatzen du :

Babesten du :

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_diputacion_Bizkaia_2016_H.jpg

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco