Azken berriak
atzera ES|EN
MAHAI INGURUA: Ingurumen iraunkorra, pobreziaren kontra borrokatzeko

2019ko urriaren 16a
19:00
San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoa

Pobreziaren aurkako borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko nazioarteko sarea Gipuzkoako 5 GGKEk osatzen dute gaur egun, eta, 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen ildoari jarraituz, mahai inguru bat antolatu du, ezagutzera emateko hainbat eremutatik eta erakundetatik ekosistemen kudeaketa jasangarria bultzatu behar dela munduan pobrezia eta desorekak arintzeko, bai eta behar horren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko ere.

Horretarako, gizarteko hainbat ordezkari gonbidatu ditugu, gaiaren inguruan zer ikuspegi duten azal diezaguten. Hizlari bakoitzak, bere ezagutza eta lan eremuaren baitan, azaldu ahalko du mundu mailako ingurumen eta klima krisiak zer inpaktu duen pertsonen ongizatean, eta zer estrategia ari diren martxan jartzen egoera horri aurre egin eta buelta emateko, dela gure inguru hurbilean, dela planetako beste leku batzuetan.

Horretarako, gurekin izango dira:

  1. Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kiroletako diputatua eta San Markos Mankomunitatea zuzendaria.
  2. Ibone Ametzaga, UPV/EHUko Ekologia Arloko irakaslea eta Garapen Jasangarria eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako kidea.
  3. Ana Eizagirre, Hitzez baserriko emakumeen elkarteko lehendakaria.

Moderatzailea Irene Molero izango da, Euskadiko GGKEen koordinatzailea.

Gainera, mahai ingurua amaitzean bisita gidatua egingo da erakusketa batera eta, datuak, irudiak eta bideoak biltzen dituzten panel ikusgarrien bidez, Euskal Herriko 5 GGKEk (IC-LI, Mundukide, Tau Fundazioa, Zabalketa eta UNESCO Etxea) egindako proiektuak ezagutuko ditugu; proiektu horien helburua da, hain zuzen, gizakion garapen jasangarri eta bidezkoa bultzatzea munduko hainbat lekutan, hala nola Etiopian, Bolivian edo Mozambiken, bai eta Euskal Herrian ere.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco