Azken berriak
atzera ES|EN
2030 Agendari buruzko erakusketa Laudion

UNESCO Etxeak Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa ekarri du Laudiora, bertan Azoka Solidarioa egingo dela-eta, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Udalaren laguntzarekin antolatuta.

Erakusketa urriaren 21etik 25era bisitatu ahal izango da Laudioko Kultur Etxean, eta haren helburuak dira 2030 Agenda berriaren eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen (GIH)  berri ematea eta herritarrak sentsibilizatzea. GIH bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita dago, eta irudi horiek Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek eginak dira.

Erakusketako irudiak UNESCO Etxeak aukeratu ditu, ilustrazio-lehiaketa bat abian jarri eta 13 herrialdetako 170 egileren 197 ilustrazio jaso ondoren. Hautaketa egiteko, honako alderdi hauek hartu dira kontuan: genero-ikuspegia eta irudien zein hizkuntzaren erabilera ez-sexista.

Erakusketaren laguntzaile dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Arabako Foru Aldundia.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco