Azken berriak
atzera ES|EN
Human rights Internship programaren edizio berria Genevan

UNESCO Etxeak, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoaren (CCIG) laguntzarekin batera, Giza Eskubideei buruzko tailerrean parte hartzeko Programaren edizio berri bat antolatu du Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoan, EAEko ikastetxeei zuzenduta

Giza Eskubideen Kontseiluaren 42. saio-aldia dela-eta, irailaren 24tik 27ra bitartean, Euskadiko 9 ikastetxeren ordezkariek giza eskubideak sustatzeko eta babesteko nazioarteko mekanismoei buruzko prestakuntza jaso dute Genevan, Giza Eskubideen Kontseiluko saioetara joateko aukera izateaz gain. Hezkuntza-praktika berritzaileak erabiltzeagatik hautatu zituzten ordezkari horiek, gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko UNESCO Etxearen proiektu batekin lotuta.

Ikastetxe hauek hartu dute parte Genevako ekitaldietan: Lauaxeta ikastola, Muskizeko Somorrostro heziketa-zentroa, Zorrotzako Bigarren Hezkuntzako institutua, Zorrotzako Zazpilanda eta Zorrotza Fray Juan ikastetxeak, Portugaleteko Santa Maria ikastetxea, Zumaiako Zumaiena ikastetxea, Hernaniko Lanbide Heziketako zentroa eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

Ikastetxe horiekin batera, beste bi zentrotako ordezkariak ere izan dira: UNESCO Etxekoak eta Eskurakoak (giza eskubideei buruzko pedagogia-baliabideak dituen zentroa).

 

Antolatzen du

Babesten du

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_agenciavascacoopH165.jpg

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco