Azken berriak
atzera ES|EN
Arteak, hezkuntza eta kultur sorkuntza guneak Jardunaldia

Gaur egun, bitartekaritzaren ikuspegia finkatuta dago bai erakusketa baten edukien itzulpenarekin lotutako jardueretan, baita kultura-etxe bateko programazioaren osagarri bezala ere. Eragile eta instituzio asko ari dira lanean bitartekaritza artistikoa asmo handiko jardunbide bihurtzeko; artea, hezkuntza eta jarduera artistikoak bateratzen dituen tresna bat izateko; eta kulturaren transformazio-sozial eta demokratizazio tresna gisa erabiltzeko, gizarteari eta instituzio kulturalari berari begira (1*).

Instituzio kulturalek jendarte desberdinen artean hezkuntza artistikoa sustatzeko aukera (eta erantzukizuna) dute, garapen kolektiboan lagunduko duen ikaskuntza-prozesuetarako bidea emango duten elkarrizketak eta hausnarketak sortuz eta hori lortzeko modu bat bitartekaritza izan daiteke.

Ideia hau zabaltzen doan heinean, erronka eta zalantza berriak sortzen dira, esate baterako, sektorearen profesionalizazioa eta prekarietatea, instituzio kulturaletan duen lekua, edo eremu edo formatu alternatiboetan gauzatzen diren ekimenak zentro konbentzionalenekin lotzeko modua. Nola azpimarra daiteke bitartekaritzak gizartean duen garrantzia? Zer zeregin du egungo testuinguru soziokulturalean? Nola eman edukia bitartekaritzari? Eta nola bermatu tresna kritiko gisa mantentzea? Zer eginkizun dute sormen kulturalaren zentroek? Nola ari dira moldatzen? Eta gizarteko gainerako eragileak? 

Paradigma berri honen aurrean, hainbat frontetatik aipatutako galdekizun horiei erantzuna ematen ahalegindu dira, eta azken urteotan bitartekaritzaren profesionalen eta museoetako hezitzaileen elkarteak eratu, elkarretaratzeak antolatu eta jardunbide egokien kodeak sortu dituzte. Ekimen horien harira, “Arteak, hezkuntza eta sormen kulturalaren guneak. Bitartekaritza artistikoaren eta kulturalaren eginkizun sozial eta transformatzailea” jardunaldia sortu da, UNESCO Etxeak bultzatutako GizARTEk (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarea) sustatua, bitartekaritzaren profesionalen eta programetan bitartekaritza txertatzen duten instituzioen arteko ezagutza- eta elkarrizketa-eremua. Jardunaldiaren helburua ekosistema hau sortzen duten eragile desberdinak agerian jartzea da, ekosistema horren parte garen pertsonak hornitzea eta sarea sortzea, gero estrategiak lantzeko, hezkuntzak garrantzia irabaz dezan Euskadiko instituzio kulturaletan.

Jardunaldia urriaren 28an izango da Bilborocken eta bi zatitan banatuko da: lehenengo zatian ikuspuntu desberdinetatik (instituzionala, praktikoa, ikerkuntzarena) bitartekaritzaren inguruko hitzaldiak eta mahai-inguruak egongo dira; eta bigarren zatiak tailer formatua izango du, non egindako hausnarketetatik bitartekaritzari buruzko dekalogo bat eratuko dugun.

Egitaraua

Jardunaldiaren laburpena

Jardunaldiaren Bideoak (hitzaldiak eta mahai-ingurua)

 

-----------------------------------------------

(1*) Jardunbide Egokien Kodearen puntuetako bat Bitartekaritza Kulturalean, Valentzian egin zen elkarretaratzetik sortu zen “Bitartekaritza Kulturalaren 1. elkarretaratzea: Jardunbide Egokien kode bat izatearen alde” , 2016ko ekainean eta hemen aurki daiteke.

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco