Azken berriak
atzera ES|EN
Giza Eskubideei eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendari buruzko txosten berria

UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntzarekin, giza eskubideei eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendari buruzko txosten bat egin du.

Dokumentu horretan, giza eskubideei lotuta 2030 Agendan ageri diren alderdirik esanguratsuenak eta ohikoenak aipatzen dira. Giza eskubideen, garapen iraunkorraren eta garapenerako lankidetzaren alorretan aritzen diren eragileei gai horrekiko hurbilpen bat egiten laguntzeko prestatutako dokumentu bat da.

Txostenaren nahia da giza eskubideen eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren arteko lotura aztertzea eta horri buruz gogoeta egitea, bi agendak modu bateratuan gauzatzen laguntzeko eta elkar indartzeko, giza garapen iraunkorrerako funtsezko elementuak baitira.

Txostena paperean nahiz formatu digitalean lor daiteke.

Informazio gehiago edo txostenaren ale bat eskatu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin:

Nekane Viota
n.viota@unescoetxea.org
944276432

 

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco