Azken berriak
atzera ES|EN
Jardunaldia: Giza Eskubideak eta 2030 agenda

Atseginez gonbidatzen zaituztegu "Giza Eskubideak eta 2030 agenda" jardunaldira etortzera. Irailaren 13an izango da, Bilbon, Bizkaia Aretoan. (Oteiza aretoa)

Jardunaldi honekin, 2030 Agenda eta Giza Eskubideak binomioari buruzko jakintza eta hausnarketa sustatu nahi da, elkar indartzen duten giza eskubideen garapen iraunkorreko funtsezko elementu direnez gero.

2030 Agendaren hitzaurrearen arabera, helburu nagusietako bat da “pertsona guztien giza eskubideak errealitate bihurtzea”. GIHek giza eskubideen alderdi guztiak barne hartzen dituzte, eskubide ekonomiko, zibil, kultural, politiko eta sozialak barne, baita garapenerako eskubidea ere. Lankidetza handiagoa baldin badago garapen iraunkorrerako agendaren eta giza eskubideen mekanismoen artean, koherentzia bermatuko da, eta ahaleginak bikoiztea saihestu.

Helburuak
Esparru ezberdinetako adituen bidez, giza eskubideen eta 2030 Agendaren arteko loturak aurkeztea, aztertzea eta hausnartzea, eta nola indartzen duten elkar, giza garapen iraunkorrean aurrera egiteko.

Hartzaileak
Hauek izango dira jardunaldiaren lehentasunezko hartzaileak:
- Gizarte zibileko erakundeetako parte diren pertsonak (profesionalak edo boluntarioak): GGKEak, giza eskubideen arlokoak, ingurumenekoak, emakumeenak, immigrazioaren arlokoak...
- Erakunde publiko, pribatu eta akademikoetako pertsonak, lan egiten dutenak giza eskubideen arloan, garapenerako lankidetzan eta/edo garapen iraunkorrean.
- Graduko edo graduondoko ikasleak, giza eskubideetan, garapenerako lankidetzan eta/edo garapen iraunkorrean sakondu nahi dutenak.
- Giza eskubideetan edo garapen iraunkorrean interesa duen edozein.

Lekua: Bizkaia Aretoa (Oteiza aretoa) Bilbo.

Eguna: 2019ko irailaren 13a.

Programa eta hizlariak

Izen-ematea

Informazio gehiago:  944 276 432 | n.viota@unescoetxea.org

 

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_UNESCO_Etxea_2017_300.jpg

http://www.unescoetxea.org/irudiak/Logo_GV_DDHHcentr2013.jpg

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco