Azken berriak
atzera ES|EN
Udalsarea 2030-ek udalerrietan Garapen Jasangarrirako Helburuak ezartzeko gida praktiko bat argitaratu du

Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko udal eta erakundeek errazago txertatu ahalko dituzte Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuen Agenda 2030en, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareak egin duen gida berritzaile bati esker.

Gidak udalerri bakoitzak bere Tokiko Agenda 2030 propioa egin ahal dezan beharrezkoak diren jarraibideak ematen ditu, Garapen Jasangarrirako Helburuak bakoitzaren testuinguru partikularrera egokituz. Darabilen metodologia dela-eta erabat berritzailea den gida praktikoa da eta Estatuan horrelako ezaugarriekin eta udal esparrura zuzenduta argitaratzen den lehenengo gida da; hori dela eta, balorazio oso positiboak jaso ditu EAEn eta erkidegotik kanpo.

Gidaliburu hori Garapen Jasangarrirako Adierazleekin burutu ohi den tokiko ekintza neurtzeko eta udalerri bakoitzak Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko egin duen ekarpen-maila neurtzeko tresna perfektua izango da. Gida 5 urratsetan egituratzen da. Urrats horiek betetzerakoan, Tokiko Agenda 2030 bat izatea eta udalerriak Garapen Jasangarrirako Helburuei egiten dien ekarpena jarraitzea ahalbidetzen die udalerriei.

Udalsarea 2030eko udalerriek urte asko daramatzate garapen jasangarriaren alde lanean, plangintza estrategiko eta sektorial batekin. Sareak egin duen gidak balioa ematen dio egindako lanari eta udalek Agenda 2030ek proposatzen dituen erronkei begira egin dituzten ahaleginak birbideratzen ditu.

Gidak Tokiko Agenda 2030 agendak egitea errazten du

Erronka globalak dagoeneko bete dira  Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko esparruan. Zehazki, Pasaia eta Villabonak Agenda 2030 txertatu dute berriki onartu dituzten planetan. Gainera, beste zenbait udalerri beren Tokiko Agenda 2030 sortzeko prozesuan daude, adibidez, Sestao; bestalde, Arabako Amurrio udalerria, esate baterako, bere tokiko politikek GJHetan egin ditzaketen ekarpenak aztertzen ari dira.

Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 NBEko Batzar Nagusiak pertsonen, planetaren eta oparotasunaren alde hartu duen plana da eta bake unibertsala, lankidetza eta justiziarako sarbidea indartu nahi ditu. Agenda honek 17 helburu ezartzen ditu, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-esferak barne hartzen dituzten 169 helmuga integratu eta zatiezinekin. Era berean, munduko garapen-programak arautuko ditu 2030era arte.

Agenda 2030ek administrazio publikoaren maila guztietan, garapen jasangarria planifikatzeko esparru homogeneo bat eskaintzen du. Udalerrien kasuan, Agenda honek (hainbat sektore-politika biltzen dituenak) garapen jasangarri bat erraztuko duten tokiko politika guztiak koordinatzeko beharrezkoa den aldaketa eragin dezake.

Udalerriek Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko egin duten ekarpen-maila neurtu ahalko dute

Hainbat gobernu eta erakunde pribatu ari dira aipaturiko helburuak beren plangintzetan txertatzen. Hori da udalerri jasangarrien euskal sarearen kasua, Udalsarea 2030 izena hartu duena, mundu mailako estrategia hori beren jardueretan txertatu dutela agerian uzteko.

Udalsarea 2030eko udalerriek GJHak betetzeko egin duten ekarpen-maila jasota gelditu da txosten honetan: Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei.

Tokiko 2030 Agenda. Nola heldu Garapen Jasangarriaren Helburuei tokiko eremutik.Gida praktikoa

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco