Azken berriak
atzera ES|EN
4 beka eskaintzen dira LGTB+ aktibistentzat, Giza Eskubideen Kontseiluko tresnei buruzko tailer batean parte hartzeko, sexu-eta genero-aniztasunaren arloan, Genevan

UNESCO Etxeak 4 beka eskaintzen ditu Euskal Herrian bizi diren eta sexu- eta genero-aniztasuneko kolektiboen eskubideak defendatzeko aktibismotik metodologiak sustatzen dituzten erakundeetan modu profesional edo boluntarioan parte hartzen duten LGTB+ aktibistentzat.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 42. bilera-saioen prestakuntza-tailer batean, oso izaera praktikokoan, parte hartuko dute Genevan, 2019ko irailaren 15etik 18ra.

Programa horrek aukera ematen du hurbilpen praktiko bat egiteko NBEren sistemaren giza eskubideen babeserako mekanismoen funtzionamendura. Alde teorikoa Giza Eskubideen Kontseiluko hainbat instantziatan egindako partaidetza praktiko eta aurrez aurrekoarekin uztartzen du.

Kasu honetan, orientazio sozialagatiko eta genero-identitateagatiko indarkeria eta diskriminazioen aurka babesteko tresnei buruz sakondu nahi duten LGTB+ aktibistei zuzentzen zaie.

Deialdia

Informazio gehiago:
Jéssica Domínguez – 944 276 432 / j.dominguez@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco