Azken berriak
atzera ES|EN
Baliabideen azoka eta topagune

Eskura Zentroak giza eskubideen aldeko pedagogia-baliabideen azoka bat antolatu du ekainaren 18 eta 19an. Helburuak dira, batetik, jendartean giza eskubideen ezagutza eta defentsa sustatzeko Euskal elkarte eta instituzioek sortzen dituzten pedagogía-baliabideak gizartearen eskura jartzea; eta, bestetik, baliabide horien autore eta erabiltzaileak harremanetan jartzea: hezitzaile, aktibista, gizarte integratzaile… eta herritarrak oro-har.

Euskadiko elkarte eta erakundeek hainbat euskarritan sortutako material eta baliabide pedagogikoak erakusgai.

Azoka TABAKALERAko Kutxa Kultur Plaza espazioan ospatuko da, non bakea eta giza eskubideen esparruko elkarteetako pertsona ugari elkartuko den ikusgai egongo diren baliabideei buruzko argibideak emateko bertaratzen diren irakasle, hezitzaile, gizarte-integratzaile... eta interesdun guztiei. Hortaz, topaketa eta elkar-trukerako gune interesgarria izango da, giza eskubideen arloko azken nobedadeak ezagutzeko aproposa.

Bestalde, bi eguneko jardunaldiak baliabide batzuen aurkezpen eta ekintza bereziekin osatuko dira. Partaidetza eta metodologia demokratikoen praktika onen artean, Pasaiako Haur eta Nerabeen Parte-hartze Sistema azpimarratu beharra dago. Udal teknikari eta zinegotziez gain, herriko ikastetxe, elkarte, eragile eta haurren parte hartzeari esker garatu da. Lan horri esker, UNICEF-ek ematen duen Haurren Lagunen Hiria aitortza Zigilua eskuratu du udalerriak.

Artea eta gaitasun sensorialez baliatzen diren errekurtsoen artean, June Calsor-en Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) buruzko Amalur egitasmoko abestiak entzun ahal izango dira, bai eta Baketik-en Antzerki-Forum ekintza, zeinak errespetu eta berdintasun balioak bultzatzea duen helburu.

Inklusioa eta hura sustatzen duten baliabideen gainean hitz egiteko, diskriminazioa eta eskubideen urraketak lehen eskutik ezagutzen dituzten hiru erakunde bilduko dira mahai-inguru batean: Naizen (Adingabe Transexualen Familien Elkartea), AGIFUGI (Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijito Elkartea) eta Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa).

Azkenik, sentsibilizazio kanpainetan teknologiaren erabileraren adibide gisa, Gurutze Gorriak bere errealitate birtualeko eserlekua aurkeztuko du, inor epel utziko ez duena.

Etorkizunak, bizikidetzak eta giza eskubideek arduratzen bazaituzte, zalantzarik gabe, topaketa hau interesatuko zaizu. Baliabideen muestrak ez du aurre izen-ematerik behar. Ekintzek, ordea, nahiz eta dohainik izan, izen-emate erraz bat eskatzen dute, bertaratuko direnen arabera espazioa ondo antolatu ahal izateko. Bertan ikusiko dugu elkar!

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco