Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura-kudeatzailea zara? Kultura-proiektu feminista batean parte hartzen duzu? Arteak gizartea eraldatzeko gaitasuna duela uste al duzu? Hau da zure aukera!

Bidaia-poltsa bat eskaintzen da Kulturako eta Arteetako Langile Emakumezkoen Nazioarteko Bigarren Topaketara joateko. 2019ko maiatzaren 26tik 27ra egingo da, Montevideon, Uruguain.

UNESCO Etxeak bidaia-poltsa bat eskaintzen du Kulturako eta Arteetako Langile Emakumezkoen Nazioarteko Bigarren Topaketara joateko. 2019ko maiatzaren 26tik 27ra egingo da, Montevideon, Uruguain.

Nazioarteko bigarren topaketa honen asmoa da 2014an hasitako eta 2017an, Txileko Santiagon egindako nazioarteko lehen topaketan, indartutako lan-lerroari jarraitzea.

Topaketa independente eta autokudeatua da, munduko eszena artistikoetako lider diren emakumeen arteko truke artistiko eta kulturalerako garrantzia handia duen instantzia. Bertan, Emakume Liderren, kultura eta arte-langileen nazioarteko sarea indartu eta finkatu nahi da, elkarlaneko planak garatzeko, intzidentzia-ekintzak egiteko, kultura-aktibismorako eta elkarrekin proiektuak sortzeko.

Gainera, giza eskubideen eta emakumeentzako justiziaren inguruko mugimenduak eta antzeko gizarte-erakundeak ikusgarri egiteko eta babesteko gunea da.

2019ko edizioa Montevideo hiriko Solís antzokian egingo da, eta handik artikulatuko da programa, jarduera hauez osatua: jarduera artistikoak, ezagutza transmititzekoak eta aktibismoari buruzkoak, lan-mahaiak, elkarrizketa irekiak, hitzaldiak eta tailerrak genero-berdintasuna eta ekitatea sustatzeko planak garatzeko arteetan eta kulturan, eta munduko emakume artista eta kudeatzaileek sustatutako ekintzak eta proiektuak zabaltzea eta ikusgarri egitea.

Lankidetza aukera hau euren esperientziak eta ezagutzak partekatzeko eta parte hartzeko eta ikasteko gogoz dauden kultura-kudeatzaile emakumezko feministentzat da, betiere kulturak eta adierazpen artistikoen aniztasunak gizarte eraldaketan duten rola erdigunean jarriz.
Parte hartu ahal izateko betekizunak:

  • Kultura-kudeatzailea izatea, proiektu artistiko eta/edo kultural feminista bat sustatzen duena Euskal Herrian.
  • GizArte sareko kide izatea (deialdi hau amaitzen den egunera arte batu zaitezke sarera).

Bidaiak honako hau barne hartzen du:

  • Joan-etorriko bidaia
  • Laguntza-asegurua egonaldiak irauten duen bitartean
  • Ostatua eta elikadura*

* Gestoras en Red elkarteak emanda. Eremu hori osatzea beharrezkoa bada, jarduera koordinatzeko bidaiatuko duten UNESCO Etxeko arduradunak zenbatetsiko ditu ordaindu beharreko gastuak, betiere bere ikuskaritzapean egiten badira.
Aukeratutako pertsonak Gestoras en Red elkarteak proposatutako elkarrizketa-jardueran parte hartu beharko du: “Genero-ikuspegia duten topaketa eta proiektuen esperientziak”; beraz, hautagaitza bidaltzeko, hau ere bidali beharko du:

  • Curriculum Vitae.
  • Motibazio-gutuna
  • Egingo den parte-hartzearen proposamena, non zehazten baita zertan datzan proiektu edo esperientzia hori.

Parte hartzen duenak Nazioarteko Topaketako parte-hartzaileen irudiak eta lekukotzak ere jaso beharko ditu, eta, itzultzean, UNESCO Etxeari aurkeztu 5 minutuko laburpen-bideo bat, gertatutakoa azaltzen duena, edo, bestela, gutxienez 5 orrialdeko sorkari ilustratu bat (hau da, fanzine bat, komiki bat, infografia bat eta abar).

Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna 2019ko apirilaren 14a da. Bidali zure dokumentazioa helbide honetara:  j.dominguez@unescoetxea.org

Jasotako profilen artean batek ere ez badu Topaketan parte hartzeko eskatutakoa betetzen, bidaia-poltsaren esleipena hutsik gera liteke. 2019ko apirilaren 17a baino lehen ebatziko da.
Informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco