Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak BerrAktibatu ekimenarekin bat egiten du

UNESCO Etxeak BerrAktibatu+ ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko ekimenarekin bat egiten du.

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus. UNESCO Etxearen kodea 64020 da eta beharrezkoa da hori adieraztea, plataforman erregistratzean.

Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.

BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. 

Izena eman! http://activate.programagap.es/?cod=30/64020

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco